Pulitzer Sariaren urrezko dominaren aurrealdea eta atzealdea.

Pulitzer Saria Antzerkian urtero Letren, Antzerkien eta Musikengatik ematen diren zazpi AEBko Pulitzer Sarietako bat da. Jatorrizko Pulitzerren artean dago, izan ere, programa 1917an inauguratu zen zazpi sari izendatuta, baina urte horretan lau soikik banatu ziren. (Ez zen Antzerkian eman, eta 1918an inauguratu zen, zentzu batean.)[1] Aurreko urte naturalean AEBetan antzeztutako lanen artean, bat aitortzen du.[2]

2007. urtera arte, Antzerki Sarirako hautagaitza martxoaren 1etik hurrengo urteko martxoaren 2ra bitartekoa izaten zen, Broadwayko "denboraldia" islatuz, nahiz eta beste Pulitzer sari gehienak urte naturala kontutan hartu.

Epaimahaia akademiko batek eta lau kritikarik osatzen dute, eta New Yorken eta eskualdeko antzokietara joaten dira lanak ikustera. Pulitzer zuzendaritza batzordeak epaimahaiaren aukera alboratu dezake; horrela, 1986an zuzendaritzak epaimahaiak aukeratuako Gerra ZIBILAK antzezlanaren aurka egin zuenez, ez zen saririk eman.[3]

1955ean Joseph Pulitzer Jr.ek sarietako epaimahaia presionatu eginzuen Katua zinkezko teilatu beroaren gainean (Cat on a Hot Tin Roof) antzezlanari saria emateko, epaimahaiak bost hautagai izendatuen artean ahulena zela uste baitzuen ("afizionatuki eraikia ... ikuspuntu estilistikoetatik handinahi gogaikarria"), Clifford Odets-en Loratzen ari den muxikondoa (The Flowering Peach) lehenengo aukeran zutela, edo Hazi txarra (The Bad Seed), bigarren aukeran.[4]

Bestlde, 1963ko Antzerki Sarirako Edward Albeeren Nor da Virginia Woolfen beldur? (Who's Bread of Virginia Woolf?) hautatu zuen batzordeak. Hala ere, batzordearen hautaketa sariaren aholku-batzordeak, hots Columbia Unibertsitateko patronatuak, ezeztatu egin zuen, antzezlanak ordura arte eztabaidagarriak ziren hizkeren eta sexu gaien erabileragatik. Albee saritua izan balitz, Pulitzer Saria Antzerkian laugarrenez irabaziko zuen, Eugene O'Neill-ekin parekatuz.

Saridunak eta antzezlanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013. arteko lehen 98 urteetan, Pulitzer Saria Antzerkian 82 aldiz eman zuten,beraz 15 urtetan ez zen eman, eta inoiz ez zen zatitu.

Urtebetean saria pertsona gehien jaso zuten bost izan ziren, 1976an Koruko lerro bat (A Chorus Line) musikalarekin ondorengo hauek partekatu zutenean: Michael Bennett, James Kirkwood, Jr., Nicholas Dante, Marvin Hamlisch eta Edward Kleban-ek.

Eugene O'Neill-en Beyond the Horizon antzezlanaren posterra, San Francisco-ko Alcazar Theatre-neko ekoizpenean.

Honakoak izan dira Sariaren irabazleak:

Musikalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gerald Schoenfeld Antzokia, 236 West 45th Street, Manhattan, New York hirian, A Chorus Line musikalaren berreskurapena erakusten duela.

Hamar musikalek irabazi dute Pulitzer Saria Antzerkian, gutxi gorabehera hamarkada bakoitzeko batek 1930eko hamarkadatik 2020ra arte. Hauek dira: George eta Ira Gershwin-en Of Thee I Sing (1932), Rodgers and Hammersteinen South Pacific (1950), Bock & Harnick-en Fiorello! (1960), Frank Loesserren How to Success in Business Without Really Trying (1962), Marvin Hamlisch, Edward Kleban, James Kirkwood, Jr. eta Nicholas Dante-ren A Chorus Line (1976), Stephen Sondheim-en eta James Lapine-ren Sunday in the Park with George (1985), Jonathan Larsonen Rent (1996), Brian Yorkey eta Tom Kitt-en Next to Normal (2010), Lin-Manuel Mirandaren Hamilton (2016) eta Tom Kitt-en A Strange Loop (2020).[6]

Sunday in the Park with George eta Next to Normal dira Pulitzer saria irabazitako Tony saria irabazi ez zuten musikal bakarrak. Hala ere, azken honek jatorrizko partitura onenaren eta orkestrazio onenaren Tonyak irabazi zituen.

Saria antzerkigilearentzat izan arren, antzezlanaren ekoizpena ere kontuan hartzen da. Musika bati saria ematen zaion kasuan, konpositorea, letrista eta liburu idazlea izaten dira hartzaileak. Salbuespena izan zen lehen Pulitzera jasotako musikalarena, 1932an Of Thee I Sing-k irabazi zuenean, George S. Kaufman eta Morrie Ryskind liburu egileak eta Ira Gershwin letra egilea izan ziren irabazle, eta George Gershwin konpositorearen ekarpena ez zuen batzordeak saritu. Emandako arrazoia izan zen Pulitzer Saria Antzerkian dramaturgiarako zela, eta ez musikarako. Hala ere, 1950ean Pulitzer batzordeak Richard Rodgers konpositoreari eman zion saria South Pacific musikalak irabazi zuenean, musika antzerki esperientziaren zati integral eta garrantzitsu bezala aitortuz.

1983. urtetik aurrera, hiru finalisten nortasuna lehen aldiz ezagutzera eman zenetik, bost musikal izan dira Pulitzer Saria Antzerkian finalistak: Lee Breuer eta Bob Telson-en The Gospel at Colonus (1985); Lin-Manuel Miranda eta Quiara Alegría Hudes-en In the Heights (2009); Jeanine Tesori eta Lisa Kronen Fun Home (2014); Taylor Mac-en A 24-Decade History of Popular Music (2017); eta David Henry Hwang eta Jeanine Tesoriren Soft Power (2020).

Zerrendatutako data guztiak Sarien urtekoak dira. Orokorrean, aipatutako musikala New Yorken estreinatu behar zen aurreko urte naturalean, edo aurreko Broadwayko denboraldian.

Edward Albee, XX. mendeko antzerkigilerik ezagunenetakoa, eta hiru Pulitzer Sarien irabazle.

Sari bat baino gehiago eta izendapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982. urte arte, soilik antzezlan eta egile irabazlearen izenak argitaratzen zituzten. Hortik gaurdaino, horiez gain beste bi finalistenak ere publiko egiten dira.[4]

Honako anterkigileak bi Pulitzer Sari edo gehiago jaso zituzten:

Irabazi Antzerkigilea Izendapenak
4 Eugene O'Neill 4
3 Edward Albee 5
Robert E. Sherwood 3
2 August Wilson 6
George S. Kaufman, Lynn Nottage, Thornton Wilder, Tennessee Williams 2

Bestalde, honako antzerkigileak bi izendapen edo gehiago jaso zituzten:

Izendapenak Antzerkigilea
6 August Wilson
5 Edward Albee
4 Eugene O'Neill
3 Quiara Alegría Hudes, David Henry Hwang, Tracy Letts, Donald Margulies, Suzan-Lori Parks, Robert E. Sherwood, Sam Shepard
2 Jon Robin Baitz, Gina Gionfriddo, John Guare, A.R. Gurney, Richard Greenberg, Tina Howe, Branden Jacobs-Jenkins, Stephen Karam, George S. Kaufman, David Mamet, Lin-Manuel Miranda, Lynn Nottage, Neil Simon, Jeanine Tesori, Sarah Ruhl, Alfred Uhry, Thornton Wilder, Tennessee Williams
Elizabeth Taylor eta Paul Newman Cat on a Hot Tin Roof antzezlanean.

Lynn Nottage da saria birritan irabazi duen emakumezko antzerkigile bakarra. Bera eta August Wilson dira balentria hori burutu duten antzerkigile beltz bakarrak.

Jon Robin Baitz, Gina Gionfriddo, John Guare, A.R. Gurney, Richard Greenberg, Tina Howe, Branden Jacobs-Jenkins, Stephen Karam eta Sarah Ruhl, bi aldiz finalista izendatu dituzte, irabaztera ailegatu gabe. David Henry Hwang da inoiz irabazi gabe hiru aldiz finalista izendatu duten pertsona bakarra. Bestalde, Lin-Manuel Miranda eta Jeanine Tesori dira finalista bi aldiz izendatu dituzten bakarrak, musikala idatzi eta konposatzeagatik, eta 2016an Mirandak irabazi egin zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) "1917 Winners". The Pulitzer Prizes. https://www.pulitzer.org/prize-winners-by-year/1917.
  2. (Ingelesez) "Drama". The Pulitzer Prizes (pulitzer.org).
  3. (Ingelesez) Pulitzer Prize. Broadway Scene.
  4. a b (Ingelesez) Fischer, Fischer., Heinz-Dietrich, Erika J.. (2008). The Pulitzer Prize Archive: A History and Anthology of Award-Winning Materials in Journalism, Letters, and Arts. München: K.G. Saur, p. 246 or. ISBN 3-598-30170-7 ISBN 9783598301704..
  5. (Ingelesez) Alvin, Klein. (1998). "Albee's 'Tiny Alice,' The Whole Enchilada". The New York Times.
  6. (Ingelesez) Flinn, Denny Martin. (1997). Musical! A Grand Tour. Schirmer, first edition, pp. 230–31 or. ISBN 0-02-864610-X..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]