Pio Baroja plaza | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Probintzia Udalerria |
Euskal Herria Bizkaia Bilbo | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43°15′50.32″N 2°55′33.86″W / 43.2639778°N 2.9260722°W |
Pio Baroja plaza, Bilboko Uribitarte auzoan dagoen hiruki itxurako plaza bat da, Abando barrutian. Uribitarte pasealekua eta Uribitarte kalearen arteko elkargunean dago. Izena Pio Baroja (1872-1956) donostiar idazle ospetsuaren omenez darama.
Plaza honetan Antzinako Bilboko Aduanaren eraikina nabarmentzen da, gainera bertan eserlekuez gain umeentzako jolaslekua ere badago. Plaza honen alboan Aznar eraikina dago, eta Bilboko itsasadarraren bestaldean, parez-pare, Campo de Volantín pasealekuaren hasiera eta haratago Bilboko udaletxea ikusgai ditu.