Paulo Iztueta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Berastegi, 1941eko martxoaren 22a (83 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | San Tomas Akinokoa Eliz-Unibertsitatea |
Doktorego ikaslea(k) | Josu Amezaga Albizu |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta filologoa |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Kidetza | UZEI Euskal Kulturaren Batzarreak Elkar Udako Euskal Unibertsitatea |
Paulo Iztueta Armendaritz (Berastegi, Gipuzkoa, 1941eko martxoaren 22a) euskal idazle eta filologoa da. Filosofian lizentziatua da (Erroma, 1969), eta Soziologian doktorea (Paris, 1976). 1981ean argitaratutako tesi horretan euskal klero kontestatarioaren soziologia aztertu zuen.[1] Izan ere, soziologiaren ikuspuntutik landu ditu politika, hizkuntza, erlijioa, kultura eta literatura.[2][3]
Areatzako sakramentinoen Arnas aldizkaria zuzendu zuen 5 urtez (1959-64).
Zabal (1973-1977) aldizkariaren sortzaile eta lankide izan zen Iparraldean.[4] 1974an, Elkar argitaletxearen sortzaile eta partaide ere izan zen. Euskal Kulturaren Batzarreetan (EKB) bideratzailea izan zen 1983an.
2000. urtean, Utriusque Vasconiae argitaletxea sortu zuen, hainbatetan lankide izan duen Jokin Apalategirekin, diskurtso unibertsala testuinguru partikularretik abiatuta lantzeko asmoz.[5]
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 120tik gora lan erakusten ditu.[6] Bere liburu aipagarrienak hauek dira: