Patxi Izko | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gatzolatz, 1946ko martxoaren 16a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 2023ko apirilaren 21a (77 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua |
Francisco José Izko Ilundain (Gatzolatz, 1946ko martxoaren 16a - Iruñea, 2023ko apirilaren 21a[1]) nafar enpresaburua eta Osasunako presidentea izan zen. 2002n hartu zuen kargua, hauteskundeetan garaile atera ondoren. Lehenengo urtetik, Javier Aguirre ekarri zuen taldea entrenatzeko. Biek lorpen handiak egin dituzte Osasunan, besteak beste Espainiako Errege koparen finala jokatzea (2005ean) eta Champions Leaguerako postuetan sailkatzea (2006an). Ez zen istilurik falta izan 2005. urte amaieran Nafarroako Gobernuarekin El Sadar futbol zelaiari Reyno de Navarra izena ematea adostu zuenean. 2006an ere, presidentziarako berriro aurkeztu zen Patxi Izko. Inork beraren kontra lehiatu nahi ezean, hauteskundeak automatikoki irabazi zituen. 2012an kargua utzi zuen.