Geometria analitikoan, paraboloidea koadrika bat da, hiru dimentsioko gainazal mota bat, gutxienez plano batekiko ebakidurak parabolak dituena. Bi motatako paraboloideak daude, eliptikoak eta hiperbolikoak.
a = b denean, paraboloide eliptikoa biraketa-paraboloidea da: parabola bat bere ardatzaren inguruan biratzean sortzen den gainazala.
Eguneroko bizitzaren gauzakietan, besteak beste, antena parabolikoek dute paraboloide eliptikoaren itxura.
Paraboloide hiperbolikoari zela ere esaten zaio bere grafikoagatik. Haren gainazalean zuzenak barne hartzearen berezitasuna du.