Palestinar giltza, Nakban ("hondamena") galdutako etxeen ikur palestinarra da. 1947 eta 1948 urteen artean, palestinarren bi heren kanporatu zituzten edo ihes egin behar izan zuten Israelgo tropek aurrera egin zutenean, eta geroago beren etxeetara itzultzeko eskubidea ukatu zitzaien. Gaur egun ere, giltzak galera eta injustizia fisikoa gogorarazteko sinbolo indartsua izaten jarraitzen du.[1]Itzultzeko itxaropenaren sinboloa da, baita galdutako ondasunen aldarrikapena ere.[2]
Oro har, giltzen itxura zaharra eta tamaina handiko da. Palestinako errefuxiatu-esparruetan tamaina handiko giltza horien erreplikak aurkitu ohi dira, eta, askotan, mundu osoko palestinarren aldeko manifestazioetan erabiltzen dira, itzultzeko eskubidearen sinbolo gisa.
2016. urteaz geroztik, Dohako (Qatar) jatetxe palestinar batek, munduko giltzarik handienaren Guiness errekorra du: 2,7 tona pisatzen ditu eta 7,8 x 3 metroko neurria du.