Aplikazio geruza | DNS, FTP, HTTP, HTTPS, IMAP, IRC, NFS, NNTP, NTP, POP3, SMB/CIFS, SMTP, SNMP, SSH, Telnet, SIP, gehiago |
Aurkezpen geruza | ASN.1, MIME, SSL/TLS, XML, gehiago |
Saio geruza | NetBIOS, gehiago |
Garraio geruza | SCTP, SPX, TCP, UDP, gehiago |
Sare geruza | AppleTalk, IP, IPX, NetBEUI, X.25, gehiago |
Lotura geruza | ATM, Ethernet, Frame Relay, HDLC, PPP, Token Ring, Wi-Fi, STP, gehiago |
Geruza fisikoa | Kable ardazkide, Zuntz optiko, Pare kordatu, Mikrouhin-sarea, Irrati bidezko sarea, RS-232, gehiago |
*OSI ereduaren arabera |
POP protokoloak ingelesetik hartzen du izena Post Office Protocol (Posta Bulegoko Protokoloaa).
TCP/IP lotura bat erabiliz, bezero batek bere posta zerbitzaritik posta elektronikoa jasotzeko, Internet estandarreko aplikazio geruzako protokolo bat da.
POP eta POP2 protokoloak zaharkiturik geratu dira, POP3 agerpenarekin batera. Gaur egun, POP protokoloari buruz ari garenean, POP3z ari gara. Hau 1939 RFCan definitzen da.
Normalean 110. portua erabiltzen du.
Protokolo honek sarrerako ontzi bakarra onartzen du. IMAP protokoloak aldiz, karpeta ugari gorde ditzake. Hala ere, egoerarik gabeko protokoloa izateagatik, POP3 inplementatzeko errazagoa da.
POP3 protokoloak hiru fase ditu: 1. eskumena ematea (sartu erabiltzailea + pasahitza), 2. transakzioa (mezuak jaso, igorri, ezabatu...) eta 3. eguneratzea.
Lan egiteko dituen erak download & delete (jaitsi eta ezabatu) eta download & keep (jaitsi eta mantendu) dira. Jokabide bat edo bestea aukeratuko da erabiltzailearen beharren arabera.