Out of Africa 1985 urtean Sydney Pollackek zuzendutako film dramatiko erromantikoa da, Isak Dinesen (Karen Blixenen ezizena) autobiografian oinarrituta.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Filmaren hasiera Danimarkan da, Karen Blixenek (Meryl Streep) Afrikan emandako urteak (1914-1931) gogoratzen dituenean: Bror von Blixen-Finecke baroiarekin (Klaus Maria Brandauer) ezkondu ondoren, Afrikara joan zen landetxe bat martxan ipintzeko. Bertan Denys Finch Hatton (Robert Redford) ehiztari eta pilotua ezagutu eta bien arteko amodiozko istorioa hasi zen.