Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Ospel (argipena)»
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Ospel (gaixotasuna)
Deskribapena
Motatraumatismoa
cold injury (en) Itzuli
Espezialitateafamilia-medikuntza
Identifikatzaileak
GNS-10T69.1
GNS-9991.5
DiseasesDB31219
MeSHD002647
Ospelak behatzetan aterata.

Ospela edo azkordina —izen teknikoz, eritema pernioa[1]— larruazal azpiko hantura da. Hazgalea eragiten du. Denbora luzez hotzaren eta hezetasunaren eraginez sortzen da. Eragina bat bateko tenperatura aldaketa izan daiteke. Agertzen denean, euskaraz, "ospelak atera" esaten zaio.

Ezaugarriak

Gorputzaren atal gutxi batzuetan agertzen da, batez ere oinetan, eskuetan, behatzetan, sudurrean eta belarrietan. Hotza amaitzen denean hantura berez senda daiteke, tratamendu gabe, hiru astetan. Bitartean, egokia da erasandako aldeak bero edukitzea eta, askotan, hazgalea kentzeko ukendu bat ematea.

Aholkuak

Erreferentziak

  1. James, William D.; Berger, Timothy G. (2006). Andrews' Diseases of the Skin: clinical Dermatology. Saunders Elsevier. ISBN 0-7216-2921-0.

Kanpo estekak