Oion | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Araba, Euskal Herria | |||||||||||
Oiongo Jasokundeko Andre Mariaren eliza | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Arabako Errioxa | ||||||||||
Izen ofiziala | Oyón-Oion | ||||||||||
Alkatea | José Manuel Villanueva Gutiérrez | ||||||||||
Posta kodea | 01320 | ||||||||||
INE kodea | 01043 | ||||||||||
Herritarra | oiondar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°30′21″N 2°26′11″W / 42.5059°N 2.4364°W | ||||||||||
Azalera | km2 | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 3.405 (2023) −3 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 27,89 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 14,18 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 44,33 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 82,65 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 4,03 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 18,65 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 23,2 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 4.98 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.ayuntamientodeoyon.com/ |
Oion Arabako hego-ekialdeko udalerri bat da, Arabako Errioxa kuadrilla edo eskualdekoa. Arabako lurralde historikoko udalerririk populatuenetan bosgarrena da, Gasteiz, Laudio, Amurrio eta Agurainen ondoren, 3.405 biztanle baititu 2023ko erroldaren arabera. Azken urteotan asko hazi da.
Euskal Autonomia Erkidegoan hegoalderen dagoen herria da, Logroñotik 4 kilometrotara eskasera eta Gasteiztik 58 bat kilometrora, eta ondorioz oiondarrek Errioxako hiriburuan dituzte zerbitzu gehienak.
923. urtean dagoeneko bazen herrixka hau Nafarroako Erresumako Sonsierra eskualdean. Hipotesi baten arabera Ullone izeneko iturri baten inguruan sortu zen[4]. X. mende hartan Iruñea eta Naiara arteko bidean kokaturik zegoen[4]. XI. mendean Donejakue bidea pasatzen zen bertatik. Logroñora iritsi aurreko azken herria zen.
1366 urteko agiri batean aipatzen da Oion herrixka. Nafarroako Erresumaren barnean Guardiaren menpeko herria zela aipatzen da. Aldi berean Iruñeko apezpikutzari zegokion. 1461 urtean Henrike IV.a Gaztelakoak Nafarroako sonsierra (gaur egungo Arabako Errioxa dena) konkistatzerakoan Oionen dorretxea zuela aipatzen da. 1486an Guardia Arabako ermandadean sartu zen eta Oion ere bai beraz. Hala ere Iruñeko apezpikutzan jarraitu zuen 1862 artean, Arabar Errioxako herri bakarra zen egoera horretan zegoena[5].
1633an Felipe IV.ak emandako pribilejioari esker Guardiatik banandu eta hiribildu titulua jaso zuen[5].
1196koa da Labraza eta Gorrebustoren aurreneko aipamenak. Ez zeuden Guardiaren menpe eta Gorrebusto Labrazaren barruan zegoen. 1501 urtean Arabako Ermandadean sartu ziren. XIX. mendean Gorrebusto independizatu egin zen baina 1977an herri biak Oion udalerriaren barruan kokatuta gelditu ziren.
Oiongo ekonomiaren gaur egungo motor nagusia ardogintza da. Oiondar askok ardoaren inguruko negozioan dihardu, herrian ehunka mahasti-hektarea dauzkaten enpresa handiak baitaude. Oiongo upategiak handiak dira eta mundu osora esportatzen dute ardoa. Ezagunenak Faustino, Coto de Rioja eta Valdemar dira[4].
Olioa ekoizteko olibondoak ere badaude[4].
Aipatzekoa da Arabar Errioxako enpresen %40 Oionen daudela kokatuta.
Oiongo armarriak Oiongo historia erakusten du. Oinarri berdean urre koloreko munduko bola dago PHILIPUS IV idazkia duena, herri titulua eman zion erregea jain zuzen ere. Gainean erregearen koroa du. Ezkerrean ezpata duen beso bat ateratzen zaio.
Alboetan maskor bana du, Donejakue bidearen erakusle eta azpialdean liliak dituen pitxar bat. Hauek guztiak zilar kolorekoak dira.
Udalerria hiru herriz osatua dago:
Oiongo biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, PP alderdiko Rubén Garrido hautatu zuten alkate.
2015ko hauteskundeen ondoren, berriz, EAJ alderdiko Eduardo Terroba bihurtu zen alkate, PSE-EE eta Euskal Herria Bildu alderdien botoei esker. 2019ko udal hauteskundeetan EAJk lau zinegotziei eutsi zien, baina PP alderdiak bi galdu zituen, eta gehiengo horri esker, Terrobak alkatetzari eutsi zion. Hauteskundeetako daturik nabarmenena izan zen Alderi Popularra, alderdirik bozkatuena izatetik, laugarren izatera igaro zela.
2023ko udal hauteskundetan EH Bildu izan zen garaile nagusia, aurrenekoz alkatetza eskuratuz. Bost zinegotzi lortu zituen, 2019an baino 3 gehiago[6]. Jose Manuel Villanueva izendatu zuten alkate.
Oiongo udalbatza | |||||
Alderdia |
2019 |
2023 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 2 / 11 |
5 / 11 |
|||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 4 / 11 |
3 / 11 |
|||
Alderdi Popularra (PP) | 2 / 11 |
2 / 11 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 2 / 11 |
1 / 11 |
|||
Oion Si Se Puede | 1 / 11 |
||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
Hauek izan dira Oiongo azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[7] | |
Antonio Santander Ruiz de Esquide[7][8] | 1979 | 1983 | Zentro Demokratikoaren Batasuna | |
Francisco Maria Fernandez Sarabia[7][9] | 1983 | 1984 a | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Ricardo Andollu Maestu[7] | 1984 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Angel Martinez Duque[7][10] | 1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Juan J. Zabala Echazarreta[7] | 1991 | 1993 b | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Alberto Ortega Melon[7][11] | 1993 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Alberto Ortega Melon[7][11] | 1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Alberto Ortega Melon[7][12][11] | 1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna | |
Julian Antonio Irribarria Cabredo[7] | 2003 | 2007 | Alderdi Popularra | |
Alberto Ortega Melon[7][13][11][14][15] | 2007 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Ruben Garrido Remirez[7][16][17][18] | 2011 | 2015 | Alderdi Popularra | |
Jose Eduardo Terroba Cabezon[7][19][18][20] | 2015 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Eduardo Terroba Cabezon[7][21][22][23] | 2019 | 2023 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Manuel Villanueva Gutierrez[24][25][26][27] | 2023 | Jardunean | Euskal Herria Bildu |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
Araba Bus sareko eta lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:
|
2010ean egindako ikerketa batek erakutsi zuen oiondarren %23ak euskaraz hitzegiteko gai dela. Hori herriko ikastetxeek eta euskaltegiak egindako lanaren ondorioa da.
Oionek[30] ikastola dauka 1978tik, "San Bizente" izena duena. 1984, 1997, 2000, 2009, 2015 ea 2024. urteetan antolatu zuten oiondarrek Arabako ikastolen jaia, Araba Euskaraz alegia. Azken ekitaldiak ordea Gasteizen ospatu ziren. Eskola publikoa ere badu, "Ramiro de Maeztu" izenekoa. B eta D ereduak ditu.
Helduentzat IKAren euskaltegia dago. Herriko euskararen aldeko eragileek 2016ko apirilaren 24an Oiongo plazan dagoen kioskoari izena jarri zioten, Euskaldun Berrien Kioskoa[31].
Irule Kultur Elkartea da Oiongo kultura sustatzaile nagusia. Dantza taldeaz gain txistulariak ere badaude eta kontzertuak antolatzen ditu[32].
Prudentzio Egunsentia Abesbatzak Oiongo ekitaldi nagusietan abesten du[33]. 1990. hamarkadan osatu zuten San Bizente ikastolako gurasoek.
Bertso-eskola ere badago, Arabar Errioxako kuadrilla ordezkatzen duena. Txandrio du izena bertso eskola honek eta 2018ko Arabako bertso kuadrilla artekoan finala jokatu zuen[34].
Oiongo kirol elkarte nagusia Sociedad Deportiva Oyonesa da. 1928an sortu zen eta futbol taldeak Errioxako Hirugarren RFEF multzoan jokatzen du, Logroñorekiko duen gertutasunagatik. 2010ean multzoko txapelduna izan zen. Igoera play-offak Real Sociedad B taldearen aurka jokatu zituen eta ezin izan zuen Bigarren B mailara igo[36].
Club Petanca Oyonesa taldea ere badago[37].
Instalakuntzei dagokionez 2010ean Oion Arena futbol estadioa inauguratu zen[38]. Horretaz gain Arroyo I.a polikiroldegia (frontoia barnean duela)[39] eta udal igerilekuak ere badaude[40].
Erdi Aroko hiribildu harresitua da. Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen. Honako ondasun hauek ditu:
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Araba |