Munduko Poesia Kaierak Susa argitaletxeak argitaratzen duen poesia bilduma da. Bertan mundu zabaleko poeten lanak biltzen dira euskaraturik. Beñat Sarasolaren zuzendaritzapean argitaratzen hasi zen; gaur egun, Maialen Berasategi eta Isabel Etxeberria Ramirez dira bildumaren arduradunak.[1]
2014ko martxoan abiatu zen proiektua. Urtero, 64 orrialdeko 6 kaiera (autoreen antologiak denak) argitaratzen ziren hasieran: 3 udaberrian eta 3 udazkenean. 2018az geroztik, 4 kaiera argitaratzen dira urtean: 2 udaberrian eta 2 udazkenean.