Montu | |
---|---|
Antzinako Egiptoko erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Amon |
Ama | Mut |
Ezkontidea(k) | Anit (en) |
Montu, eguzki jainkoa eta gerraren jainkoa egiptoar mitologian
Izen egiptoarra: Montu. Izen greziarra: Month. Jainko greziarra: Apolo
Belatz burudun gizon bezala irudikatua zen, eguzki diskoak, bi lumak eta bi uraeusek koroatua. Arkua eta aizkora batekin armatua. Batzuetan, zezen buruarekin, eguzki diskoak eta bi lumak koroatua.
Montu antzinako jainko bat zen, Hermontiseko tokiko jainkotzat hartua, Tebasetik hegoaldera dagoen hiria. Belatzarekin lotzen zen, hegazti honen buruarekin irudikatzen zelarik. Hasieran, eguzki jainko bat zen, baina beranduago, Inperio Ertainean, gerraren jainkotzat hartzen zen, eta faraoia gerretan babesten zuena zen.
Ra eguzki jainkoarekin identifikatua izan zen, Montu-Ra bezala, Eguzkiaren beroaren botere suntsitzailea zelarik.
Bere gurtza gune nagusia Hermontis hiria izan zen, zenbait hiritara hedatuz: Tebas (Karnak), Medamud, Tod. Nubian ere gurtua izan zen. Amonek hartu zuen bere lekua XII. dinastian, bere gurtza, hirugarren tarteko aroan berrindartu zelarik. Bere jaia, Ajet urtaroko bigarren hilabeteko bosgarren egunean ospatzen zen.
Jainko honen izena, XI eta XII. dinastiatako faraoiek eraman zuten, Mentuhotep deituak "Montu pozik dago".