Mo Farah

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakXuseen Cabdi Kaahin
JaiotzaGabiley (en) Itzuli1983ko martxoaren 23a (40 urte)
Herrialdea Erresuma Batua  (2000ko uztailaren 25a -
BizilekuaPortland
Hezkuntza
HeziketaSpringwest Academy (en) Itzuli
Isleworth and Syon School for Boys (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
somaliera
Jarduerak
Jarduerakmaratoilaria, iraupen-lasterkaria, atleta, haur literatura idazlea, distantzia erdiko korrikalaria eta autobiografialaria
Atletismoa
Kirol diziplinak maratoia
maratoi erdia
10,000 metres (en) Itzuli
5.000 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua58 kilogramo
Altuera175 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

mofarah.com
IMDB: nm3044180 Facebook: MoFarahGold Twitter: Mo_Farah Instagram: gomofarah Youtube: UCzefeIxBpFzEHh-bPSfTBNg TikTok: sirmofarah IAAF: 14189197 Olympic.org: mohamed-farah Edit the value on Wikidata

Sir Mohamed Muktar Jama "Mo" Farah (somalieraz: Maxamed Faarax; arabieraz: محمد فرح‎; Muqdisho, 1983ko martxoaren 23a) distantzia luzeko britainiar atleta da, somaliar jatorrikoa.

2012 eta 2016ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen 5000 metro eta 10.000 metroko lasterketetan, Lasse Virén eta gero, historian emaitza hori lortu duen bigarren korrikalaria izanik.

Biografia

Farah Eugenen bizi da, Oregon estatuan, eta Alberto Salazarren gidaritzapean lan egiten du.

1993an bere herrialdea utzi zuen errefuxiatu moduan eta bere aita bizi zen lekura abiatu zen, Londresera. Feltham Community izeneko eskolako fisikako irakasleak, Alan Watkinson[1], bere dohainez konturatu zen. Farahk futbolean eta xabalina jaurtiketan talentua zeukan baina laster konturatu zen aparteko korrikalaria zela. 5 urte jarraian izan zen gazte mailan Ingalaterrako cross txapeldun eta 2001ean Europako azpitxapeldun izan zen diziplina honetan.

2006an ospetsu bihurtu zen 5000 metroko proban 13:09,40ko marka egin baitzuen eta Erresuma Batuetako historian egindako bigarren denborarik onena baitzen, David Mocroften atzetik. Handik hilabetera Göteborgon, distantzia berdinean, zilarrezko domina lortu zuen Europako atletismo txapelketan. Denboraldi bukaeran Europako cross txapelketa irabazi zuen. 2007an Osakako munduko txapelketan seigarren gelditu zen 5000 metroko distantzian. 2008an, Valentzian, pista estalian egindako munduko atletismo txapelketan seigarren postua lortu zuen 3000 metroko distantzian eta urte berean, Pekingo Joko Olinpikoetan finalera heltzea ez zuen lortu.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Judd, Nick. «Alan Watkinson interview, Mo Farah's PE teacher» Careers in Sport (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  2. «European Athletics honors heroes of 2011 in Arona - Official Website of the Chinese Olympic Committee» en.olympic.cn (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  3. (Gaztelaniaz) Alonso, Álvaro. (2013-07-19). «El Récord de Europa de Fermín Cacho pasa a manos de Mo Farah» Foroatletismo.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).

Ikus, gainera

Kanpo estekak