Marijo Deogracias

Bizitza
JaiotzaAntzuola1973ko apirilaren 19a (50 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta ikertzailea
KidetzaNOR ikerketa taldea

Marijo Deogracias Horrillo (Antzuola, Gipuzkoa, 1973ko apirilaren 19a) kazetaria, komunikazio aholkularia izandakoa. Gaur egun Euskadi Irratian, kazetari.

Biografia

1973an Antzuolan jaioa da, Informazio Zientzietan lizentziatu zen EHUn 1996an. Honez gain, Multimedia Komunikazioa EHU-EiTB masterra (2013) eta Gizarte Komunikazio masterra (2014) ditu, biak ere Euskal Herriko Unibertsitatean.

Euskarazko tokiko hedabideetan ekin zion ibilbide profesionalari eta hainbat herri-komunikabidetan aritu da kazetari eta zuzendari lanetan: Arrasate Press, Anboto, Goiena. Kolaboratzaile ere ibili da “Argia” astekarian, ETBn, Euskadi Irratian, Arrosa irrati sarean eta “Mujeres con Ciencia” blogean.

Eusko Legebiltzarrean aholkulari eta komunikazio lanetan ibilia izan da VIII. eta IX. Legegintzaldietan.

2014tik hona formakuntzako ikerlari eta kontratatutako ikerlari lanetan aritu da UPV/EHUren Ikus-Entzunezko sailean, NOR ikerketa taldean.[1]

2017an Maria Solana Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak departamentuko kabinete buru izendatu zuen, eta kargu hori bete zuen legealdi amaiera arte (2019).[2]

Lanak

Erreferentziak

  1. «Personal « Nor Ikerketa Taldea» www.nortaldea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
  2. a b ISBN https://www.navarra.es/home_es/Actualidad/Sala+de+prensa/Noticias/2017/04/19/Marijo+Deogracias+jefa+gabinete+Educacion.htm..
  3. «Argiako egilea: Marijo Deogracias Horrillo» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
  4. Urkiza, Agurtzane Elordui; Arrieta, Edorta Arana; Arnedo, Koldo Atxaga; Horrillo, Marijo Deogracias; Gastells, Arnau Gifreu; Ureta, Ainara Larrondo; Castillo, Libe Mimenza; Saiz, Carmen Peñafiel et al.. (2015-12-31). Transmedia Komunikazio Estrategiak: gaurkotasun-edukiak diseinatzeko eta hedatzeko bide berriak. UEU ISBN 978-84-8438-575-2. (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
  5. (Gaztelaniaz) «Cesáreo Gabarain de Horrillo Marijo, Deogracias 978-84-920474-4-4» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).

Ikus, gainera

Kanpo estekak