Luis VII.a Frantziakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1137ko abuztuaren 1a - 1180ko irailaren 18a ← Luis VI.a Frantziakoa - Filipe II.a Frantziakoa →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Paris, 1120 | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Heriotza | Paris, 1180ko irailaren 18a (59/60 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Saint-Denisko basilika | ||||
Familia | |||||
Aita | Luis VI.a Frantziakoa | ||||
Ama | Adelaide of Maurienne | ||||
Ezkontidea(k) | Leonor Akitaniakoa (1137ko uztailaren 25a (egutegi gregorianoa) - Konstantza Gaztelakoa eta Bartzelonakoa (1154 (egutegi gregorianoa) - Adèle of Champagne (en) (1160ko azaroaren 13a (egutegi gregorianoa) - | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | |||||
Leinua | Kapetar dinastia | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | antzinako frantsesa latina | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | subiranoa eta monarka | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | kristautasuna | ||||
Luis VII.a Frantziakoa (?, 1120 – Melun, 1180ko irailaren 18a), izengoitiz Gaztea (frantsesez: le Jeune) deitua, 1131-1180 urteetan Frankoen erregea izan zen. Kapeto leinuko Frantziako seigarren erregea izan zen. Bere erreinaldian Frantzia eta Ingalaterraren arteko gerrak hasi ziren, Parisko Notre-Dame katedrala eraikitzeari ekin zioten eta Bigarren Gurutzada izan zen.
Gurasoak Luis VI.a Frantziakoa eta Adelaida Mauriennekoa izan zituen. 1137an Leonor Akitaniakoarekin ezkondu zen, eta Frantziako koroaren itzala zabaldu zen horrenbestez Akitania aldera. 1142an liskar handiak izan zituen Inozentzio II.a aita santuarekin Bourges hiriko artzapezpikua zela eta. 1147-1149 urteetan Bigarren Gurutzadan hartu zuen parte, Aita Santuarekin lorturiko akordioa berrestearren, eta Suger ministroaren esku utzi zuen erresuma.
Alexandro III.a aita santuaren alde jokatu zuen Frederiko Bizargorriaren. 1152an zapuztu zuen Leonor Akitaniakoa bere emaztea. Leonor Henrike II.a Ingalaterrakoarekin ezkondu zen 1154an. Luis VII.a Konstantza Gaztelakoarekin eta Adela Champagnekoarekin ezkondu zen ondoren. Filipe Augusto, Adelaren semea, izan zuen ondorengo.
Luis hirutan ezkondu zen. Lehendabizikoz Leonor Akitaniakoarekin eta alaba bi izan zituzten:
1154an Alfontso VII.a Gaztelakoaren alaba Konstantzarekin ezkondu eta alaba bi izan zituzten:
1160an Adela Xanpainakoarekin ezkondu eta semea eta alaba izan zituzten:
Aurrekoa Luis VI.a Frantziakoa |
Frantziako erregea 1131-1180 |
Ondorengoa Filipe II.a Frantziakoa |