Latsako erreka | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 11 km |
Geografia | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Igantzi |
Hidrografia | |
Arroaren azalera | 37 km² |
Arro hidrografikoa | Bidasoa basin (en) |
Bokalea () | Bidasoa |
Latsako erreka[1] Bidasoa ibaiaren ezkerraldeko ibaiadarra da. Arantza (Nafarroa Garaia) udalerriaren eremuetan du iturburua. Arantza eta Igantzi udalerriko lurrak bustitzen ditu, Bidasoa ibaian isuri baino lehen. 11 kilometroko luzera du.
Mendaur mendiaren ipar-mendebaldeko isurialdean sortzen da, Iturri beltz. Burualdean, Aranazko herriraino, Carnicería erreka ere deitzen zaio. Bere ibaiadar nagusiak Aguila sakaneko erreka eta Garate eta Miari errekak dira. Azken zatian ipar-mendebaldetik hego-ekialderako norabidea hartzen du Bidasoa ibaiaren ezkerraldeko bokaleraino, Igantzi herriak beheko aldean duen Berrizaun auzoan. 11 km luze da eta Aranaz eta Igantziko udal mugapeetako 37 km2-ko azalera drainatzen du.[2]