Labayru Fundazioa
Dakigunetik ez dakigunera, Bizkaieratik batura eta Hizketa bizitik hizkuntza idatzira
Datuak
Motaargitaletxea, fundazioa eta ikertaldea
HerrialdeaEspainia
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Agintea
Egoitza nagusi
  • Colon de Larreategi 14, 2. eskuma, 48001. Bilbo
  • Bilbo
Legezko formafundazio
Historia
Sorrera1977
Jasotako sariak
Fair Saturday  (2023)
webgune ofiziala
Inguma: labayru-ikastegia

Labayru Fundazioa, lehenago Labayru Ikastegia, 1977an sortu zen irabazirik gabeko fundazioa da. Hainbat arlo lantzen ditu: irakaskuntza, itzulpengintza, herri-ondarearen bilketa, euskararen erabileraren normalizazio-planak, etnografia, lexikografia[1][2][3][4]

Horrez gain, Derioko bere Euskal Bibliotekan Euskal Herriari eta hizkuntzari dagozkion gaien ondare aberatsa gordetzen du: liburutegia, hemeroteka, argazki-artxiboa, ikus-entzunezkoak, kartelak eta papergintza mota guztiak (liburuxkak, pegatinak, egutegiak…).[2][5]

Labayru Fundazioa bizkaiera idatziaren arautze-, ikertze- eta bultzatze-lanetan erreferentziazko erakundea da: corpusak batzen eta lantzen, jarraibideak ematen, lan didaktikoak sortzen eta irakasten. Euskara tituluetarako zentro homologatua da.[2]

Hauek dira Labayru Fundazioaren esloganak: "Dakigunetik ez dakigunera", "Bizkaieratik batura" eta "Hizketa bizitik hizkuntza idatzira". Ander Manterola eta Mikel Zarateren artean asmatu zuten ikasketaren progresioa definitzeko.[6]

Historia

Labayru Fundazioaren sorreran bi jazoerak egin zuten bat: batetik, Derioko seminarioan euskara-ikastaroak abian jartzea, eta, bestetik, Elhuyar Patronatua sortzea.

1970ean jarri ziren martxan udako euskara-ikastaroak, Derioko Udako Euskal Ikastaroak izenez ezagunak, eta harrezkero hutsik egin gabe antolatzen dira, urtez urte. Ander Manterola, Karmelo Etxenagusia eta Mikel Zarate izan ziren eskola horien bultzatzaileak.

Handik zapi urtera ─1977an, hain zuzen ere─, fundazioaren parte izatera pasatu ziren, bai euskara-ikastaroak, bai ordura arte egindako etnografia-ikerketak, bai itxura hartzen zihoan Euskal Biblioteka.

Sortzaileak honako hauek izan ziren: Jon Arrieta, Juan José Aspuru, Javier Astorki, Mª Concepción Barrutia, Juan Beitia, Luis Benito del Valle, Txomin Bereziartua, Bernabé Jauregi, Nikola Madariaga, Jon Malaxetxebarria, Ander Manterola, José Mª Mugica, Teresa Rotaetxe, Mikel Sáenz de Cabezón, Juan Mª Uriarte, Ignacio Uribarri, Juan Luis Villota, Begoña Zearra eta Sabin Zubiri.

Hastapenetan, Fundazioak langile gutxi izan zituen. Apurka-apurka, beharrizanak eraginda, Fundazioaren arlo desberdinetan irakasle eta ikerlariak sartuz joan dira. Gaur egun 40 langile inguru daude lanean bertan.

2014an, Plan Estrategiko bat prestatu zuen Labayru Fundazioak, etorkizuneko erronkei aurre egiteko.

Fundazioak hiru zuzendari izan ditu: Gaspar Martínez (1977-1985), Ander Manterola (1986-2009), Adolfo Arejita (2009-2021) eta Igone Etxebarria (2021etik gaur egunera arte).[3]

Jarduerak

Fundazioak jarduera-eremua asko zabaldu du azken urteetan. Besteak beste hauek dira fundazioaren jarduerak:

« Ondare zabala utzi du Labayru Ikastegiak: 17.000 ikasletik gora alfabetatu edo euskaldundu dira Ikastegiko eskoletan; hamaika Etniker talde zuzendu dira bertatik; 150 lagun baino gehiago ibili dira beharrean Ikastegian bertan edo bere proiektuetan; euskal bibliotekan, 67.000 aletik gora daude batuta; 90.000 sarrera dituen hiztegia argitaratu du, esakuneekin eta adibideekin hornituta; argitalpenak, 400dik gora, euskal arlokoak denak (gramatikak, literatura-sorkuntza, klasikoak, ondarea eta etnografia, ikasteko metodoak, ariketa-koadernoak eta abar); argazkien eta kartelen bilduma handia... »

—Jokin Gorozika (Deia, 2016-04-15)[3]


Egitura eta gobernu-organoak

Barandiaranen obra guztien liburu sorta (Labayru Fundazioa, Derio)

Artezkaritza

Zuzendaritza-taldea

Batzar Nagusia 300 laguntzaile inguruk osatzen dute, eta urtean baten elkartzen dira. Artezkaritza-kontseiluak aukeratzen ditu Ohorezko Kideak, betiere kontuan izanda zein ekarpen egin dizkion euskal kulturari edo fundazioari.

Sariak eta aitormenak

Sari edo aitormen hauek jaso ditu fundazioak:

Labayruren argitalpenek ere hainbat sari jaso dituzte:

Argitalpenak

Labayru Fundazioaren argitalpen guztiak (130 baino gehiago) webgunean daude ikusgai.[11][12]

Erreferentziak

  1. a b Jainaga Larrinaga, Zihara. (2019-11-02). «Euskaraz zekitenen euskaltegia» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
  2. a b c Labayru Fundazioa. 2015-03-05 (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  3. a b c Gorozika, Jokin. (2015-04-16). «‘Labayru Ikastegia’tik, ‘Labayru Fundazioa’ra» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
  4. «Labayru ikastetxeak 'Labayru ikastegia eta euskal kultura' izeneko (...)» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
  5. a b «Labayru Fundazioaren liburutegian, Igone Etxebarriarekin» EITB 2023-09-16 (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
  6. Ander Manterola Mikel Zarate gogoratzen. (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).
  7. «Labayru Hiztegia» Labayru Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  8. «Ibiñagabeitia Proiektua» andima.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
  9. «DERIOKO HIRU ABADEK PIZTUTAKO SUA» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
  10. Fair Saturday Fundazinoaren saria Labayruri | Labayru Fundazioa. 2023-09-27 (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  11. Labayru Fundazioa. «Argitalpenak» Argitalpenak (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
  12. Labayru Fundazioa denda | Labayru Fundazioa. (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).

Ikus, gainera

Kanpo estekak