Kanem Inperioa | |||||
---|---|---|---|---|---|
700 aldean – 1387 aldean | |||||
Monarkia | |||||
| |||||
Kanem inperioaren hedadura 1200 aldean. | |||||
Geografia | |||||
Hiriburua | Njimi | ||||
Azalera | 777,000 km2 km² | ||||
Kultura | |||||
Hizkuntza(k) | Tedaga Dazaga Saharako beste hizkuntzak | ||||
Erlijioa | Erlijio tradizionalak, islam | ||||
Historia | |||||
Sorrera | 700 | ||||
Kanem-Bornu inperioaren sorrera | 1387 | ||||
|
Kanem Inperioa (700 - 1376) Afrikako antzinako estatu bat izan zen, gaur egun Txad eta Libia (Fezzan) eta Niger zein Nigeriako eta ipar-ekialdeko zenbait eskualde dituena. Bere ondorengoa Kanem-Bornu Inperioa izan zen, dinastia berberak zuzendu zuena. XVI. mendetik aurrera, Heinrich Barth esploratzaile alemanak 1851n aurkitutako Girgamen kronika da haren historia jasotzen duen testu nagusia.
700. urtean zaghawak, tebu hizkuntzako talde nomada batek, beste herri batzuek bultzatuta, Txad aintzirarantz emigratu behar izan zuen; inguru hartan bazeuden so herriko hiri harresituak. Duguwa dinastiaren gidaritzapean, zaghawatarrek soak menderatu zituzten, nahiz eta euren ohitura asko hartu zituzten; zaghawaren eta soen arteko gerrak ez zuen etenik izan, nahiz eta lausoa izan zen, XVI. mendera arte. Teoria baten, arabera, Ptolomeok aipatutako Agisymba estatua izan liteke auren aurrekaria.[1]