Kandido Uranga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zumaia, 1955eko maiatzaren 27a (69 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta zinema aktorea |
Kandido Uranga Arakistain (Zumaia, 1955eko maiatzaren 27a) zinema, telebista eta antzerkiko euskal aktore eta bikoizketaile bat da. Ahots ozen eta fisiko sendoa dituenez, izaera nabarmeneko, eta maiz gogorreko, pertsonaiak antzeztu izan ditu.
1979an hasi zen interpretazioaren munduan Luis Iturriren gidaritzapean, Leioako Unibertsitateko antzerki lantegian. 1980-1982 artean, Antzertin, Eusko Jaurlaritzaren Arte Dramatiko Eskolan, antzerki ikasketak burutu zituen. Orduz geroztik, antzerkian, zineman eta telebistan ari da lanean.[1]