Joxe Arratibel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ataun, 1923ko abenduaren 7a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Estibalitz, 2011ko urtarrilaren 25a (87 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
![]() |
Joxe Arratibel Zurutuza (Ataun, 1923ko abenduaren 7a - Estibalitz, Araba, 2011ko urtarrilaren 25a) gipuzkoar beneditarra, ipuin biltzailea eta euskal idazlea izan zen.
Ataungo Ergoiena auzoko Sariarte baserrian sortu zen. 1940an Lazkaoko beneditarren monasterioan sartu eta hamar urte geroago apaiztu zen. 1956tik 1959ra Venezuelan egon zen misiolari, eskolak ematen. Lazkaora itzuli eta 1964an Estibalizko monasteriora joan zen.[1] Han hil zen 2011ko urtarrilaren 25ean, 87 urte zituela.[2]
Haurtzaroan etxeko eta auzokoengandik ipuin zahar asko entzun eta ikasi zituen. Jose Maria San Sebastian Latxaga apaizak eskatuta ipuin horiek idazten hasi zen. 1980an La Gran Enciclopedia Vasca argitaletxeak Kontu zarrak ipuin bilduma kaleratu zuen. Lan honetan ahozko tradiozitik jasotako harribitxiak maisutasunez ekarri zituen paperera.[1][3]
![]() |
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |