Jojo Bidart | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baigorri, 1956 (67/68 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Jamattitt Bidart |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Jojo Bidart (Baigorri, 1956) baxenabartar kazetaria da, Irulegi Irratiaren sortzaileetakoa. Bordelen Fisika ikasi ondoren, Radio Adour-Navarren hasi zen lanean. Irratigintzan euskarari bere tokia emateko asmoz, Irulegi Irratia sortu zuen 1981ean, Joseba Garziarekin elkarlanean. Handik harat, ia 40 urtez izan zen irrati horretako esataria.[1] 2007an, Irratiko Argia saria jaso zuen,[2] "Ipar Euskal Herriko komunikatzaile erreferente izateagatik, gizarteko gai nagusiak sakonki eta aldika umorez jorratzeko estilo ezagunaren jabe".[3]