Jiuquan | |
---|---|
Prefektura mailako hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Txinako probintzia | Gansu |
Izen ofiziala | 酒泉市 |
Posta kodea | 735000 |
Geografia | |
Koordenatuak | 39°44′13″N 98°30′18″E / 39.73695°N 98.50489°E |
Azalera | 168080.24 km² |
Altuera | 1.483 m |
Demografia | |
Biztanleria | 1.095.947 (2010) |
Dentsitatea | 6,52 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 937 |
Ordu eremua | UTC+08:00 |
Matrikula | 甘F |
jiuquan.gov.cn |
Jiuquan (txinera sinplifikatuz: 酒泉; pinyineraz: Jiǔquán), Gansu probintzian kokatutako prefektura mailako hiria da. Guztira, 962.000 biztanle inguru dauzka eta 193.974 kilometro karratuko azalera.
Aurrez Fulu izena izan zuen eta K.a. 111 urtean sortu zen, Hexi korridoreko Jadezko Atearen ondoan hain zuzen ere, Zetaren Bidean barna[1]. Hasieran ekialdeko Han dinastiaren prefetura izan zen, ondoren Sui dinastiaren menpe gelditu zen eta Suzhou edo Suchow izena hartu zuen. Azkenik Tang dinastiak Jiuquan komandantzia izena eman zion[2]. 624 urtean Jiuquan konderria eratu zen.
763 urtean Tibetar inperioak eskuratu zuen. 842an inperioa desegin zenean Uigur leinuak eskuratu zuen harik eta Ekialdeko Xia dinastiak inguratu eta konkistatu zuen arte. Zetaren Bideari esker aberastu egin zen eta Gansu probintziako hiriburua ere izan zen sarritan[1]. Dunhuang hiriak garrantzia handia hartu zuen garai hartan.
1607an Bento de Góis portugaldar jesuitaren espedizioa iritsi zen. Bento de Góis bera erahil egin bazuten ere espedizio honek Katai eta Txina herrialde bera zirela frogatu zuen[3].
XIX mendearen erdialdera Dungan matxinadan erabat suntsiturik gelditu zen baina Zuo Zongtan generalak azkar berreraiki zuen 1873an[1].
Gansu probintzia luzeko mendebaldeko muturra osatzen du. Itsasoaren mailatik 1.500 metrotako altueran kokaturik dago basamortu kontinental baten erdian.
Datu klimatikoak (Jiuquan (1971−2000)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | −1.6 | 2.3 | 9.1 | 17.4 | 23.2 | 26.8 | 28.6 | 27.8 | 22.7 | 15.3 | 6.5 | −0.1 | 14.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −14.9 | −11.3 | −4.4 | 2.8 | 8.4 | 12.7 | 14.7 | 13.4 | 8.2 | 1.2 | −6.1 | −12.6 | 1.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 1.2 | 1.4 | 4.8 | 3.7 | 7.9 | 14.8 | 20.5 | 19.7 | 8.8 | 2.3 | 1.6 | 1.1 | 87.8 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 2.0 | 2.0 | 2.6 | 2.1 | 3.0 | 5.8 | 7.9 | 6.5 | 3.2 | 1.3 | 1.5 | 1.9 | 39.8 |
Eguzki orduak | 219.0 | 211.5 | 240.6 | 259.0 | 293.3 | 283.0 | 279.1 | 276.9 | 267.5 | 265.1 | 227.1 | 208.6 | 3030.7 |
Hezetasuna (%) | 53 | 45 | 40 | 35 | 37 | 47 | 53 | 52 | 51 | 47 | 49 | 56 | 47.1 |
Iturria: China Meteorological Administration 2009-03-30 |
Gansu probintziako udalerriak | ||
---|---|---|
Baiyin • Dingxi • Gannan • Jiayuguan • Jinchang • Jiuquan • Lanzhou • Linxia • Longnan • Pingliang • Qingyang • Tianshui • Wuwei • Zhangye |