Ixtar | |
---|---|
Mesopotamiako mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Baliokideak | Astarte, Šauška (en) eta Inanna |
Familia | |
Aita | Sin |
Ezkontidea(k) | Tammuz eta Asur |
Anai-arrebak | Erexkigal eta Shamash |
Ixtar[1] (sumerreraz: 𒀭𒌋𒁯, DIŠTAR; akaderaz: 𒀭𒈹 ) Mesopotamiako mitologian maitasunaren, bizitzaren, ugalkortasunaren eta gerraren jainkosa babiloniarra zen, baita garrantzi gutxiagoko zenbait gairen patroia ere.
Sumerren Inanna izenarekin ezagutzen zen, antzinako Armenian edo Urartun Anahit bezala eta Astarte bezala Kanaanen, Fenizian eta abrahamdar erlijioetan. Ixtarrek edo Inannak Jainkosa amaren eredua irudikatzen du.
Sumerian Inanna bezala ezagutzen zen, eta ondoren baita Babilonian ere, eta hiri honek bere eragin kulturala izan zuen Ekialde Ertain guztian Zeruko Erregina eta Lurreko Anderea ohorezko tituluak jasotzen ditu.
Joseph Campbellen iritziz, Ixtar/Inanna, Tammuz jainkoari bularra ematen diona, Afrodita jainkosa bera da, baita Isis egiptoar jainkosa ere, Horus elikatzen duena.
Sin eta Nannar ilargiaren jainko jainkosen alaba zen Ixtar. Tammuz uztaren jainkoa maitatu zuen eta Gilgamexen epopeiaren arabera horrek heriotza ekarri zion Tammuzi. Horregatik esaten da Ixtarren maitasunak hiltzeko arriskua zekarrela.
15 zenbakiarekin identifikatzen da Ixtar. Artizarrarekin lotzen da, egunsentian eta ilunabarrean ikusten den astroa, eta Ixterren sinboloa zortzi puntako izarra da. Ixtarri dagokion animalia lehoia da.