Ixabel Etxeberria Muxika | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Urruña, 1960 (63/64 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bordele Montaigne Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Aurelia Arkotxa |
Hizkuntzak | euskara frantsesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | maisu/maistra, politikaria eta idazlea |
![]() ![]() |
Ixabel Etxeberria Muxika (Urruña, Lapurdi, 1960) lapurtar ikerlaria, irakaslea, idazlea eta politikaria da. Euskal Antzerkigintzan doktorea da. 2009an Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu zen Euskal Herriaren Alde hautagaitzako presidentea izan zen.[1][2]
Doktorego-tesia aurkeztu zuen 2008an Aurelia Arkotxa-Scarica-ren zuzendaritzapean egin zuen Bordele III unibertsitatean (orain Bordele-Montaigne Unibersitatea deitzen da). Tesi-lanean Piarres Larzabalen antzerkigintza aztertu zuen ("Piarres Larzabalen antzerkigintza 1950-1982: euskarazko antzerki identitarioaren paradigmak, eranskinak").[3]
Euskal Herriari loturiko emakume ahaltsuen bila ari zela egin zuen topo Nafarroako azken-aurreko erreginarekin. Haren alaba Joana Albreten biografia landu zuen. 2023an Margarita, Nafarroako erregina (1492-1549) biografia eman zuen Euskaltzaindiarekin.[4][5]
Besteak beste, lan hauexek argitaratu ditu:[6]