Isabel Villanueva
Bizitza
JaiotzaIruñea1988ko abuztuaren 17a (35 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbiola-jotzailea
Musika instrumentuabiola

Facebook: isabelvillanueva.viola Twitter: VillanuevaViola Edit the value on Wikidata

Isabel Villanueva (Iruñea, 1988ko abuztuaren 17a) biola jotzaile nafarra da. Iranen solista moduan kontzertuak egin dituen lehenengo biola jotzaile atzerritarra. Kulturaren Vianako Printzea Sarietara orain arte proposatutako pertsona gazteena izan da.

Ibilbidea

5 urte zituela gitarra jotzen hasi zen. Gitarra jotzaile izateko xedez jo zuen Iruñeko kontserbatoriora, baina hartarako plazarik ez eta beste tresna batekin hastea izan zuen aukera bakar, urte beteren buruan gitarrara atzera aldaketa egiteko asmotan. Egoera horretan, 9 urte zituela ezagutu zuen biola.[1]

13 urte zituen Mozarten Requiema lehenengo aldiz jo zuenean, kontserbatorioko orkestrarekin. 14 urterekin solista moduan debuta egin zuen Oviedoko Principe Felipe auditorioan Asturiaseko Gazte Orkestrarekin, Händelen Biola Kontzertua jo zuelarik.[1]

14 urte bete zituenetik biola ikasketei eskaini zien bere denbora dena. 16 urte zituen goi mailako ikasketak hasi zituenean, ohi baino gazteagotan.[1] Musicale Chigiana Sienako Akademian, Londreseko Royal College of Music-en eta Ginebrako Haute École de Musique-n burutu zituen ikasketak, I.Sulyga, Yuri Bashmet, L.Power, N.Imai eta M.da Silva irakasleekin.

Iranen solista moduan kontzertuak egin dituen lehenengo biola jotzaile atzerritarra bilakatu zen 2013. urtean.[2] Solista moduan jo izan du Radio Television Española Orkestra Sinfonikoarekin, Moskuko Solistekin, Estoniako Orkestra Nazionalarekin, New Russia Estatuko Orkestra Sinfonikoarekin, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoarekin, Andorrako Orkestra Nazionalarekin eta Libanoko Orkestra Filarmonikoarekin; Salvador Brotons, Andres Mustonen eta Michel Plasson-en zuzendaritzapean besteak beste​.[3]

Bere kontzertuak eman izan dituzte RTVE, Catalunya Música, RTV Slovenia, TV Szombathely, Estonia Klassika Raadio, RTV Lebanon, TV Russia Kultura eta RTV Suiza kateetan.[3][4]

Diskografia

Sariak

Erreferentziak

  1. a b c (Gaztelaniaz) «Isabel Villanueva: «Al contrario de lo que casi todos creen, cuanto más talento, más tienes que trabajar»» Jot Down Cultural Magazine 2017-07-31 (Noiz kontsultatua: 2017-09-13).
  2. (Gaztelaniaz) ««Aún me sorprendo cómo he podido ir a tocar a Irán. Quedé hipnotizada»» La Voz de Galicia 2016-03-09 (Noiz kontsultatua: 2017-09-13).
  3. a b c d (Gaztelaniaz) «Concierto para viola y orquesta de Walton, con Isabel Villanueva - RTVE.es» RTVE.es 2017-02-03 (Noiz kontsultatua: 2017-09-13).
  4. 2017, Musika - Música. Isabel Villanueva | Musika - Música 2017. (Noiz kontsultatua: 2017-09-13).
  5. clbmusica.com  » ISABEL VILLANUEVA, galardonada con el ‘PRIX ALBERT LULLIN’. (Noiz kontsultatua: 2017-09-13).
  6. (Gaztelaniaz) Isabel Villanueva, premio El Ojo Crítico de música clásica. Diario de Noticias de Navarra. (Noiz kontsultatua: 2017-09-13).
  7. (Gaztelaniaz) Isabel Villanueva recibe el reconocimiento de la Marca España. | Melómano Digital. (Noiz kontsultatua: 2017-09-13).
  8. (Gaztelaniaz) EiTB. Isabel Villanueva, violista: 'Nunca me separo de mi instrumento'. (Noiz kontsultatua: 2017-09-13).
  9. (Gaztelaniaz) Isabel Villanueva comienza la campaña ‘Hechos de Talento’. Diario de Noticias de Navarra. (Noiz kontsultatua: 2017-09-13).
  10. (Gaztelaniaz) Isabel Villanueva, Helena Taberna y Miguel Echauri optan al Príncipe de Viana. Diario de Noticias de Navarra. (Noiz kontsultatua: 2017-09-13).

Kanpo loturak