Inazio Mujika

Bizitza
JaiotzaDonostia1963ko azaroaren 18a (60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta editorea
Jasotako sariak

IMDB: nm1050269 Inguma: inazio-mujika-iraola Literaturaren Zubitegia: 106 Musicbrainz: 2dfd65ac-4d9c-417a-8db8-a81238f88a9a Edit the value on Wikidata

Inazio Mujika Iraola (Donostia, Gipuzkoa, 1963ko azaroaren 18a) euskal idazlea eta editorea da. Erein argitaletxean lan egiten du. Itzulpengintzan eta gidoigintzan ere aritu izan da.

Bizitza

Irakasle eta filologia ikasketak egin zituen. 1993an Alberdania argitaletxea sortu zuen, Jorge Giménez Bech-ekin batera. 1991-1993 bitartean, Lur argitaletxearen euskarazko hiztegi entziklopedikoaren erredakzio taldean lan egin zuen. 1994-1997 bitartean, Goenkale telesailerako elkarrizketak idazten jardun zuen. Karramarro Uhartea animaziozko film luzearen gidoilaria ere izan zen, Joxean Muñozekin elkarlanean. Filmak animaziozko film onenaren Goya Saria irabazi zuen 2002an. Bestalde, Oscar Wilderen Salome, Sylvain Saulnierren Marie ttikia eta Javier Aguirre Gandariasen Eguzkiak liburuak itzuli ditu euskarara.

Lanak

80ko hamarkadako euskal narraziogintzaren ikur bilakatu zaigu Azukrea belazeetan (1987) bere lehen narrazio-bilduma.[1]

Narrazioa

Eleberria

Haur eta gazte literatura

Saiakera

Sariak

Erreferentziak

  1. Retolaza, Iratxe. Azukrea belazeetan (1987). Inazio Mujika Iraola. .
  2. Azukrea belazeetan. (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  3. Azukrea belzaeetan. Erein.

Kanpo estekak