Adaburua inausi dioten pagoa: pago motza edo lepatua (Nafarroa)

Inausketa landare baten zati bat moztea da, gehienetan adarrak baina batzuetan ere kimuak edo sustraiak.

Helburua izan daiteke landareari nahi dugun itxura ematea (eraketako inausketa), fruitu gehiago ematea (ekoizpen inausketa) edo hostoen dentsitatea arintzea (hostaila murrizteko inausketa)[1].

Zergatikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lepatzea.

Kontuz eta behar bezala eginda, inausketak fruitu errendimendua areagotu dezake. Hori dela-eta, nekazaritza-praktika arrunta da. Basogintzan enbor zuzenak eta adabegi gutxikoak lortzeko egiten da. Hiri-ingurunean, adarrak erortzeko arriskua prebenitzen da alde batetik, eta, bestetik, zuhaitzen tamaina kontrolatzen da, haien kokapenak erabat garatzen uzten ez duerman.

Maiz, lorezaintzan, inausketa erabiltzen da zuhaitzetan edo zuhaixketan forma artifizialak lortzeko. Maiztasun egokiarekin ondo gauzatuta eta errepikatuta, landareen apaingarri-balioa handitu daiteke. Honen inguruan sortutako arteari topiaria (edo arte topiarioa) deitzen zaio, batez ere Pizkundean garatu zena, eta oraindik bizirik dirauena heskaiak inaustean.

Hala ere, askotan modu desegokian egiten da (mutilazioak, adibidez ekoizpen helburu gabeko lepatze gehiegizkoak), zura usteltzeko arrisku areagotuz, zuhaitzen bizitza laburtzen dutenak eta adarrak hausteko arriskua areagotzen dutenak. Bestalde, zuhaitzaren mozketa erradikalegiak sarritan arriskuan jartzen du zuhaitzaren biziraupena bera.

Inausketa motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kimatu ondoren garatu den hostaila trinkoa
Adar handi bat mozteko urratsak, enborra zauri ez dadin.

Landareak mozteko teknika desberdinak daude, moztutako zatiaren edo helburuaren araberakoak:

Beste mota batzuk ere badira[4]:

Tresnak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Inausketa inauskaiz

Hauek dira inausteko tresna nagusiak:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Consumer: neguko kimaketa
  2. Euskaltzaindia. (2018). "Kimatu" Hiztegi Batu Oinarriduna. .
  3. Hainbat hiztegitan, inausketa hitzaren sinonimotzat agertzen da
  4. a b c d e f Lorezaintza hiztegia. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia 2019 ISBN 978-84-457-3481-0. (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  5. Inauskai Euskaltzaindiaren Hiztegian Noiz kontsultatua: 2020-04-25

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]