Gorobel | |
---|---|
IV. maila: habitat/espezieen kontserbazio gune | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Eskutxi |
Garaiera | 1.185 m |
Mota | mendilerro eta Natura 2000 sarea |
Luzera | 25 km |
Azalera | 100 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°00′47″N 3°05′09″W / 43.0131°N 3.0857°W |
Mendikatea | Euskal Herriko arkua |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Gorobel[1][2] Arabako ipar-mendebaldean —Aiaraldean— dagoen mendilerroa da (Sálvada gazteleraz); gainera, Burgosko probintziaren ipar-ekialdeko zati bat eta Urduñako (Bizkaia) zati bat ere hartzen ditu.
Mendirik altuena Eskutxi da, 1.185 metrorekin.
Mendilerro hori euskararen eta gaztelaniaren arteko antzinako mugan dago, eta horregatik ez da harritzekoa bi izen izatea, zein bere hizkuntzan: Gorobel euskaraz eta Sálvada gaztelaniaz (ez Salvada edo Salbada). Halaxe zehaztu du Euskaltzaindiko Onomastika Batzordeak.[2]
Hauek dira mendilerroaren 3 tontor altuenak:
Badio
Eskorieta
Peregaina
San Antón / Gorbeo