Nukleo zelularra, erretikulu endoplasmatikoa eta Golgi aparatua ikusten diren irudia.
(1) Nukleo zelularra. (2) Poro nuklearra. (3) Erretikulu endoplasmatiko latza. (4) Erretikulu endoplasmatiko leuna. (5) Erribosoma. (6) Garraiatuak diren proteinak. (7) Garraio besikula. (8) Golgi aparatua. (9) Golgi aparatuaren cis aldea. (10) Golgi aparatuaren trans aldea. (11) Golgi aparatuaren zisternak.

Golgi aparatua (edo, batzuetan, Golgi konplexua) zelula eukarioto guztietan (bai animalia, bai landare, bai onddo eta bai protistoetan) dagoen organulu bat da. Antolaketa eta izaera bereiztua duten zaku zapalen pilaketa bezala kontsidera daiteke; egitura hau izateak eragingo du organulu hau hain garrantzitsua izatea.

Golgiren aparatua zelularen zitoplasman egongo da beti. Kasu gehienetan, erretikulu endoplasmatikotik (pikordunetik) gertu egongo da, eta aldi berean zelularen kanpoaldetik gertu egongo da; mintz plasmatikoan.

Historia

Golgiren aparatua Camillo Golgik aurkitu zuen. Camillo Golgi fisikari italiar oso famatua izan zen 1844 eta 1926 urteen artean. Izan ere, aurkikuntza honez gain, nerbio-sistemari buruzko aurkikuntza asko egin zituen Santiago Ramon y Cajal espainiarrarekin batera. 1906. urtean biei eman zieten nobel saria medikuntzan egin zituzten nerbio-sistemari buruzko ikerketei esker.

Hala ere, Golgiren aparatua, bilatu gabe aurkitu zuen Golgik. Garai horretan, Camillo Golgi neuronak tindatzen saiatzen ari zen zilar nitratoa (AgNO3) erabiliz(gaur egun zilar nitratoarekin egindako tindaketari Golgiren tindaketa/mantxa deitzen zaio). Zelula hauek tindatzen saiatzen ari zela, besikula eta zuntzez osaturiko egitura intrazelular txikiak antzeman zituen. Aurkikuntza honi esker, gaur ezagutzen dugu golgiren aparatua eta honen funtzioak izaki bizidunetan.

Egitura

Golgiren aparatua bi motatako azpiegiturez osatua dago. Alde batetik, diktiosomaz osatua dago. Gutxi gora behera 80 diktiosoma ditu golgiren aparatu bakoitzak. Aldi berean, diktiosoma hauek 40 edo 60 zisternaz osatuta daude. Funtzio aniztasunari begira, Golgiren aparatua hiru zonaldetan banatu liteke:

Zis-Golgi Zonaldea

Zis-Golgi zonaldea nukleo eta erretikulu endoplasmatikotik gertuen geratzen den aldeari deritzogu. Alde honetara, erretikulu endoplasmatiko pikorduneko erribosometan eratutako proteinak iristen dira trantsizio-besikuletan garraiatuak. Trantsizio-besikula horiek elkartzean, zisterna bat osatzen da.

Tarteko Zonaldea

Tarteko zonaldea zis-golgi zonaldea eta trans-golgi zonaldearen artean dagoen eremuari deritzo. Tarte hontan, hainbat erreakzio kimiko gertatzen dira.

Trans-Golgi Zonaldea

Trans-Golgi zonaldea zelularen kanpoaldetik gertuen geratzen den atalari deritzogu. Alde honetatik, Golgiren aparatuan zehar eraldatutako molekulak (proteinak gehien bat) askatzen dira bai zitoplasmara (lisosomak) bai ingurune extrazelularrera (exozitosi eta jariapen besikulak).

Funtzio biologikoak

Golgiren aparatuak funtsean oinarrizko hiru funtzio betetzen ditu; zeluletako makromolekulak eraldatu, sailkatu eta bidali.

Sakonago aztertuta, hauek dira Golgiren aparatuaren funtzio biologikoak:

Garraio mekanismoa

Mekanismoak

Atal honetan, historikoki proposatu diren bi hipotesi nagusiak aurkeztuko dira. Gaur egun lehena hobesten den arren, bi ereduetako batek ere ez ditu datu esperimental guztiak azaltzen:

Besikulak

Hiru besikula mota aurkitu dira golgiren aparatuan. Hauetako bakoitzak ezaugarri desberdinak betetzen ditu:

Bibliografia

[1] Biología y Fisiología Celular II

[2] Zelula eukariotoa (erdaraz, wikipedia)

[3] Golgiren aparatua (erdaraz, wikipedia)

[4] Biologia zelularra (erdaraz)

[5] Golgiren aparatua (ingelesez)

[6] Golgiren aparatua (ingelesez)

[7] Golgiren aparatua (erdaraz)

[8] Golgiren aparatua (ingelesez)

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Biologia y Fisiologia Celular II. Ediciones Omega, 256 or. ISBN 9788428206471..
  2. Zelula eukariotoa (erdaraz, wikipedia). .
  3. Aparato de Golgi(erdaraz, wikipedia). .
  4. Biologia zelularra (erdaraz). .
  5. Golgiren aparatua (ingelesez). .
  6. Golgiren aparatua (ingelesez). .
  7. Golgiren aparatua (erdaraz). .
  8. Golgiren aparatua (ingelesez). .

Kanpo estekak