Hubert Miles Gladwyn Jebb, 1. Gladwyngo baroia, (1900eko apirilaren 25a – 1996ko urriaren 24a), britainiar diplomatiko eta politikaria izan zen, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi bitartekari moduan aritu zena.
Etonen eta Oxforden ikasi ondoren, 1929an Cynthia Noble ezkondu zuen. Hiru seme-alaba izan zituzten: Miles, Vanessa (Hugh Thomas hispanistaren emaztea) eta Stella.
1924an Zerbitzu Diplomatikoan sartu eta Teheranen eta Erroman lan egin zuen. 1940ko abuztuan, Gerra-Ekonomiako Ministro izendatu zuten eta 1943an Foreign Officen sartu zen. Bertan zegoela, Teheran, Jalta eta Potsdamgo Batzarretan parte hartu zuen.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Nazio Batuak sortzeko Biltzarrean parte hartu zuen, 1946an Trygve Lie idazkari nagusi izendatua izan zen arte bitartekari moduan arituz.
Londresera itzuli eta Nazio Batuetan eta Parisen aritu zen enbaxadore. 1960an Gladwyngo baroi izendatua, Alderdi Liberalean sartu zen.
Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak | ||
---|---|---|
Gladwyn Jebb • Trygve Lie • Dag Hammarskjöld • U Thant • Kurt Waldheim • Javier Pérez de Cuéllar • Boutros Boutros-Ghali • Kofi Annan • Ban Ki-moon |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gladwyn Jebb |