Gaur egungo armarri ofiziala, 1990ean onartua.

Gipuzkoako armarria Gipuzkoa irudikatzen duen ikur heraldikoa da. Ikur instituzional gisa, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabiltzen du eta Batzar Nagusiek arautzen. Lurralde historikoa irudikatzeko erabiltzen denez, beste hainbat ikurretan ere erabiltzen da, hala nola Zazpiak Bat armarrian edo Euskal Autonomia Erkidegokoan (Eusko Jaurlaritzarena).

Lehen aldiz 1466an agertu zen, Azkoitian elkartutako Batzar Nagusien agiri batean, zigilu itxurarekin[1]. Harrezkero, zigilu izateko armarri izatera igaro eta, beste askok bezala, bilakaera luzea izan du.

Gaur egungo armarria 1990eko martxoaren 27ko 6/1990 Foru Arauak onartu zuen. 1979an aldatu zuten azken aldiz, eta geroztik hurrengo deskribapen ofiziala du:

« Kantoi bakarreko armarria, urrezko zelai baten gainean hiru hagin berde dituena, bat erdian eta beste biak alde bakoitzean, proportzio berean, eta zuhaitz horien oinetan urezko olatuak, zilarrezkoak eta urdinak, eta armarri hori besarkatuz basagizon bana alde bakoitzean eta behean ondoko legenda: «FIDELISSIMA BARDULIA NUNQUAM SUPERATA».[2] »

Latinezko azken esaldi horrek «Gipuzkoa txit leiala, inoiz ez garaitua» esan nahi du, Antzinateko barduliarrak gogoraraziz.

Bertan agertzen diren hiru zuhaitzak hagin arruntak dira[1] (Taxus baccata). Kondairek diotenez, barduliarrek, Erromatar Inperioaren aurrean ez errenditzeko, euren burua pozoitu zuten hagin arruntaren haziekin.

1513-1979 bitartean, armarriak errege baten eta kanoien irudiak zituen. Kanoiak, antza denez, Belateko guduarekin zerikusia zuten, eta Nafarroako Erresumaren subiranotasunaren aurkako ikurra zenez, Gipuzkoako Batzar Nagusiek ezabatua izan zen 1979an.

Bada beste armarri bat, sinplifikatuagoa, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere iruditzat erabiltzen duena.

Bilakaera

Gipuzkoako probintziaren edo anaiartearen armarriak ia 600 urteko iraupena izan du, XV. mendearen bigarren erdialdean sortu zenetik harik eta 1990ean argitaraturiko azken aldaketetara arte. Hauek dira bilakaeraren mugarri nagusiak[1]:

Irudiak

Erreferentziak

  1. a b c (Gaztelaniaz) Ayerbe Iríbar, Ma Rosa. (2010). (pdf) Estudio histórico-jurídico sobre el escudo y blasón de Gipuzkoa. EHU, 167-192 or. ISBN 978-84-8419-208-4..[Betiko hautsitako esteka]
  2. Armarria eta bandera Gipuzkoako Batzar Nagusien webgunean (noiz kontsultatua: 2021-4-6)

Bibliografia

Kanpo estekak