Nekazari poloniarrak 1943an Alemaniako armadak eraildakoak.
Mỹ Laiko sarraskian estatubatuar soldaduek eraildako vietnamdar nekazariak
2007ko Srebrenicako sarraskiaren biktimen hobi komuna.
Maravillas Lamberto 1936an frankistek Nafarroan eraila.

Gerra krimena lege haustea da, gerra garaian egiten dena. Gerra krimenak militarrek nahiz zibilek borondatez egiten dituztenak dira (lapurretak, bortxaketak, hilketak, etab.), baita nagusien aginduei jarraituz ere (arma debekatuak erabiltzea, zuzenbidearen aurkako mendekuak, etab.).

Ezaugarri batuzk

Gerra krimena gerrako legeek eta ohiturek ezarritako babesen urraketa da, gatazka armatu batean egindako Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren arau-hauste larriek eta Nazioarteko Zuzenbidearen urraketek osatua. Terminoa, neurri handi batean, nazioarteko zuzenbidean definitzen da, Genevako konbentzioa barne. Gerrako presoen eta zibilen aurkako tratu txarrak eta genozidioak gerrako krimentzat hartzen dira.[1]

Nazioarteko Zigor Auzitegia

2019ko irailaren 10ean, Hagako Nazioarteko Zigor Auzitegia martxan jarri zen, data horren ondoren egindako gerrako krimenak jazartzeko epearekin. Auzitegi hori Erromako Estatutuan ezarrita dago, eta 5. artikuluan gerrako krimenak barne hartzen ditu. Estatutu horretan, zortzigarren kapituluan, krimen hauek azaltzen dira:

Hona hemen xehetasunak:

Susmagarri garaikideak

Gerra krimenaren inguruko akusazioak izan dituzten gaur egungo gobernu buruak:

Erreferentziak

  1. Blumenthal, Ralph (7 de marzo de 1999). «The world: revisiting World War II atrocities; comparing the unspeakable to the unthinkable». The New York Times. [1]

Ikus, gainera

Kanpo estekak