Gaztanbera
gazta
Materialakesne-gazurra

Gaztanbera, gazta egin ondoren hondakin gisa geratutako gazurez egiten den esnekia da. Hala ere, batzuetan, gaztanbera izena mamiaren sinonimotzat erabiltzen da.

Gaztaren ekoizpenean esnearen kaseina eta gantzak prezipitatzen dira, eta gazurean beste proteina batzuk geratzen dira, gehien bat albumina eta globulina. Gaztanbera egiteko, gazura denbora luzeagoz hartzitzen uzten da (12-24 ordu giro tenperaturan), horrela azidotasuna handitzeko, eta ondoren ia irakin arte egosten da. pH baxuaren eta tenperatura altuaren ondorioz, albumina eta globulina desnaturalizatu eta prezipitatu egiten dira, gaztanbera egiteko erabiltzen den jalkina sortuz.

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.