Garoa (eleberria)
Jatorria
Egilea(k)Domingo Agirre
Argitaratze-data1907
IzenburuaGaroa
Ezaugarriak
Genero artistikoakostunbrismoa
Hizkuntzaeuskara
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Garoa liburua eta Txomin Agirreren bizitza laburtzen dituen bideoa.

Garoa Txomin Agirrek idatzitako eleberria da. Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkarian kapituluka argitaratu zen lehen aldiz, 1907tik 1912rako aleetan, azken lau kapituluak argitaratu gabe utzita. Kresala bezala, hau ere Durangon inprimatu zen, 1912. urtean. Bizkaiko euskaran jarritako Kresalan, itsasoko bizimodua erakusten zaigu; Garoa, berriz, gipuzkeraz idatzi zuen Agirrek, eta nekazaritza munduan girotu.

Eleberrian, ikuspegi soil ohiturazaletik, Oñatiko baserritarrak ageri dira euskal bizimoduaren eredutzat. Joanes, baserritar familia bateko burua, agertzen zaigu euskaldun zintzo eta kristauaren erakusgarri. Kaletar erdaldun eta kanpotarrak, ostera, eleberriko pertsonaia gaiztoak dira.

Argumentua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Oñati aldean kokaturiko Zabaleta basetxeko jauna den Joanes artzain-baserritarraren bizitzaren azken urteak -eta bere familiarenak- kontatzen zaizkigu. Garibaiko Ana Joxeparekin hiru seme hazi zituztela esaten zaigu, Jose Ramon oinordeko izatera deitua eta burasoak legez kristau ona, Iñazio Mari apustuetara emandako aizkolari aiurriz ahula eta Juan Andres erbestera joango den diruzalea. Morroi bat ere badu Zabaletak, zahartuko denean ordezkatua izango dena.[1]

Garoa liburuaren ale bat (1912), PDF formatuan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH). (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
Garoa (eleberria)