Galdakao-Usansolo Ospitalea | |
---|---|
Osakidetza | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Galdakao |
Koordenatuak | 43°13′25″N 2°49′08″W / 43.223556°N 2.818776°W |
Kudeatzailea | Osakidetza |
Kontaktua | |
Helbidea | Barrio Labeaga, 46A |
E-posta | mailto:osi.barrualde-galdakao@osakidetza.eus eta mailto:hospital.galdakao-usansolo@osakidetza.eus |
Telefonoa | tel:+34-944-00-70-00 |
Webgune ofiziala | |
Galdakao-Usansolo Ospitalea Osakidetzaren sareko ospitale bat da, Galdakao udalerriko Usansolo auzoan kokatua dagoena eta Bizkaiko barrualdeari zerbitzu ematen diona. Ospitalea Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuaren parte da, Gernika-Lumo Ospitalearekin batera.
Ospitalean Osakidetzaren sare osoko hurrengo zerbitzu eta erakundeak daude:
Ospitaleak Bizkaiko ipar ekialdeko eskualdeen osasun beharrizanak asetzen ditu, Busturialdea, Durangaldea eta Lea-Artibai, Bermeo, Lekeitio eta Gernika herriak besteak beste.
Bilbotik A-8 autobidea eta N-634 errepideak hartuta irits daiteke, eta Gasteiztik N-240 errepidea hartuta.
Ospitaleak guztira 1.048 aparkaleku plaza ditu, bi aparkalekutan banatuta, bata kanpo-kontsulten aurrean, eta bestea eraikinaren atzealdean kokatuta. Bestalde, Usansoloko geltokiaren ondoan ere aparkalekua dago, eta hortik ospitalera Euskotren Autobusa eragilearen anezka ibiltzen da.
Euskotrenen E1 (Bilbo - Donostia) eta E4 (Urdaibai) lineei dagokien Usansoloko geltokiak zerbitzu ematen dio ospitaleari. Geltokitik ospitalera Euskotren Autobusa eragilearen anezka ibiltzen da.
Bizkaibus zerbitzuaren hurrengo lineak ospitaletik pasatzen dira:
Gainera, Euskotren Autobusa anezka bat ospitalera jarraitzen du:
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |