Franz Joseph Hermann Michael Maria von Papen zu Köningen (Werl, Westfalia, Prusiako Erresuma, 1879ko urriaren 29a - Sasbach, Baden-Württemberg, Mendebaldeko Alemania, 1969ko maiatzaren 2a) alemaniar politikaria izan zen.
Erdigune Katoliko alderdiko diputatua izan zen Prusiako parlamentuan (1923-1932 urteetan) eta Hindenburg mariskalak Reicheko kantziler izendatu zuen 1932an. Adolf Hitlerrek aginpidea har zezan ahalegindu zen, kantzilerorde izan zen eta Hitlerren enbaxadore Turkian. 1934. urtean kargurik gabe utzi eta kartzelan sartu zuten.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Nurenbergeko epaitegiak libre utzi zuen (1946); ondoren, alemaniar epaitegi batek zortzi urteko kartzela-zigorra ezarri zion, baina 1949. urtean libre utzi zuten.