Francisco Purroy
Bizitza
JaiotzaIruñea1946ko otsailaren 21a (78 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, zoologoa, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta zutabegilea
Enplegatzailea(k)Leongo Unibertsitatea
KidetzaEspainiako Ornitologia Elkartea

Francisco José Purroy Iraizoz (Iruñea, Nafarroa, 1946ko otsailaren 21a), Pantxo Purroy bezala ezaguna, Zoologia doktorea da. Katedratikoa, idazlea, kazetaria, mundu osoan ezaguna da. Lan handia egin du faunaren kontserbazioaren alde.

Biografia

1968an, biologo lizentziaduna, 1973an Madrilgo Unibetsitatean Zientzia Biologietako doktore titulua lortu zuen. Haren tesia Pirinioetako hegaztiei buruzko lana izan zen. Ondoren, beste 19 doktoreago tesi egin du, gehienak mehatxatuak dauden espeziei buruzkoak: basoiloa, basoilarra, okil ertaina, hartz arrea, Atlasko leopardoa... Hegaztien espezie desberdinen erabilera zinegetikoaz espezialista da, bestetik.

Leongo Unibertsitatean irakaslea da eta zoologiako katedraduna.[1][2]

1988tik 1998ra Sociedad Española de Ornitologíaren lehendakaria izan zen. Halaber, gutxieneaz 15 urtez, zuzendaritzako partaidea izan da. International Bird Census Commitee (IBCC) erakundearen Espainiako ordezkaria da; erakunde horrek hegazti-zentsuak koordinatu egiten ditu mundu mailan. Dena dela, erakunde ugariren partaidea izan da, besteak beste, Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundea (Hartzen taldekoa), Terra Natura Fundazioa, José de Acosta Zoologia Institutua, Nafarroako Lur Adizkideen Elkartea...

Estatu desberdinetan biodibertsitatearen programak eta proiektuak antolatu ditu: Espainia, Portugal, Frantzia, Italia, Polonia, Suedia, Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Maroko eta Ekuador.

2006an SEOk bere sari nagusia eman zion, Francisco Bernis saria. 2013an, bere ibilbide osoa saritzeko asmoz, Espainiako Gobernuak Ingurumenaren Meritoaren Gurutze Handia eman zion. Saria Miguel Arias Cañete ministroak eman zion.

Obra

Liburuak

Erreferentziak

  1. .
  2. .

Kanpo estekak