Francis Picabia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | François Marie Martinez Picabia |
Jaiotza | Paris, 1879ko urtarrilaren 22a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1953ko azaroaren 30a (74 urte) |
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Gabriële Buffet-Picabia (en) (1909 - 1930) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | École nationale supérieure des arts décoratifs (en) Collège Stanislas de Paris (en) Académie de La Palette (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, idazlea, gidoilaria, poeta, marrazkilaria eta eskultorea |
Lantokia(k) | Paris Bartzelona eta New York |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | kubismoa dadaismoa surrealismoa |
Izengoitia(k) | Udnie |
Genero artistikoa | erretratua genero-artea arte abstraktua izadi hila |
picabia.com | |
|
Francis-Marie Martínez de Picabia (Paris, 1879ko urtarrilaren 22a - Paris, 1953ko azaroaren 30a) Frantziako margolaria, diseinatzailea eta poeta izan zen, mugimendu dadaistaren barruan nabarmendu zena. Picabia korronte berri guztiak onartzeko prest egon zen beti, eta arte mota bakar bati atxikitzeari uko egin zion. Hortaz, hainbat epetan futurismoari, figurazioari eta, 1945etik aurrera, abstrakzioari lotu zitzaion.
Parisko Arte Ederretako Eskolan egin zituen ikasketak. 1903an egin zuen lehen erakusketa. 1909an hasi zen obra ez figuratiboak lantzen; bi urte geroago kubismorantz lerratu zen. Lehen Mundu Gerran dadaismoaren bultzatzaileetako bat izan zen; 1916an, Bartzelonan, 391 izeneko aldizkaria sortu zuen.
Bizitzako azken urteetan surrealismorantz jo zuen.