Francis Gaudeul | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baiona, 1911ko uztailaren 11 |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | 2003ko urtarrilaren 20a (91 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra, politikaria, arkeologoa eta historialaria |
Gradua | jeneral |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Frantziako Demokraziaren aldeko Batasuna |
Francis Gaudeul Ahetz-Etcheber (Baiona, 1911ko uztailaren 11 - Baiona, 2003ko urtarrilaren 20a) lapurtar militarra eta arkeologoa izan zen. Jaques Blot ikerlariarekin batera, Ipar Euskal Herriko Burdin Aroko herri gotortuen ikerketa gehien egin dituen aditua izan da XX. mendean.
Lehen eta bigarren mailako ikasketak Baionan egin ondoren, Saint-Cyr akademia militarrean sartu eta han ofizial gisa graduatu zen, bere promozioko lehena izan zelarik. Geroago, Zuzenbidea eta Letrak ikasi zituen Estrasburgo, Aljer eta Sorbonako unibertsitateetan.
Estatu Nagusiko kide eta jada jenerala, 1963tik 1965era Alemanian brigada bat eta 1967tik 1971ra Frantziako 72a. Beste kondekorazio batzuen artean, Ohorezko Legioaren Komendadorea eta Gerrako Gurutzea 1939-1945.
Politikari bezala, Pirinio Atlantikoetako kontseilaria 1973ko kantonamendu hauteskundeetan aukeratu zuen Baiona Mendebaldeko kantonamenduan. UDF-k (Union pour la Démocratie Française) berriz hautatu zuen 1979ko martxoan eta 1985eko martxoan.
1972tik 1975era "Bulletin de la Societé des Sciences, Lettres et Arts de Bayonen" aldizkarian agertutako Nafarroa Behereko eta Zuberoako esparru protohistorikoei buruzko erreferentziazko lana egin zuen[1].
Ikerlari honen argitalpenen zerrenda Baionako Euskal Musoean ikus daiteke[3].