Lurreko estatu federalak erakusten dituen mapa

Federalismoa (latinetik fœdus, "ituna") lurralde entitate ezberdinez osatutako estatuaren politika sistema bultzatzen duen dotrina da. Politika sistema horretan gauzatzen den estatuari federazio deritzo. Estatu federal edota errepublika federal izenez ezaguna eta normalean, sistema errepublikarra izaten du. Federazioak autogobernatzen diren lurralde-entitatez osaturik daude. Horiek estatu, eskualde, erkidego edo probintzia izena hartzen dute eta bakoitzak bere gobernua du. Gaur egun, federazio garrantzitsuenetakoak hauek dira: Suitza, Ameriketako Estatu Batuak, Alemania, Mexiko, Argentina, Errusia eta Brasil.

Federalismo izena hartzen duten zenbait antolaketa mota ezberdin badira, baina guztiek oinarrizko ezaugarriak dituzte:

Zenbait herrialdetan naziotasuna historiatik datorkie, Alemanian adibidez, baina besteetan berria da neurri batean (Ameriletako Estatu Batuetan, Australian, Kanadan eta Suitzan), eta federalismoa elkarren artetik bereizten ari ziren talde nazionalistak nolabait bilduta mantentzeko eratu zen. India, Malaysia eta Nigeriako sistema federala arriskuan dago, herri horietan nazio bakarraren sentipenik ez dagoelako.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak