Eztebe I.a Ingalaterrakoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1141eko azaroa (egutegi gregorianoa) - 1154ko urriaren 25a ← Matilde Ingalaterrakoa - Henrike II.a Ingalaterrakoa →
1135eko abenduaren 22a - 1141eko apirila (egutegi gregorianoa) ← Henrike I.a Ingalaterrakoa - Matilde Ingalaterrakoa →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Blois, 1095 (egutegi gregorianoa) | ||||||
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma | ||||||
Heriotza | Dover, 1154ko urriaren 25a (58/59 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Faversham Abbey (en) | ||||||
Heriotza modua | : gastrointestinal system disease (en) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Stephen | ||||||
Ama | Adela Normandiakoa | ||||||
Ezkontidea(k) | Matilde Boulognekoa | ||||||
Bikotekidea(k) | |||||||
Seme-alabak | |||||||
Anai-arrebak | |||||||
Leinua | Xanpaina leinua | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | monarka |
Eztebe I.a[1] (Blois, c. 1096 – Dover, 1154ko urriaren 25a), Eztebe Bloiskoa (frantsesez: Étienne de Blois) ere deitua, 1135-1154 bitartean Ingalaterrako erregea izan zen.
Gilen Konkistatzailearen biloba zen, Adela alabaren semea hain zuzen ere. Lurralde zabalak jaso zituen Ingalaterra, Normandia eta, ezkontzaz, Boulognen. Henrike I.aren heriotzaren ostean, honen alaba Matildek jaso beharko zuen koroa. Baroien batzarrak, aldiz, Ezteberen alde egin zuen, belaunaldi bat iraun zuen gerra zibila eraginez[2].
Haren garaian, normandiar monarkiak anarkia aldia izan zuen: nobleei ahalmen handiak eman zizkien, eta horrek haien burujabetasuna sendotu zuen. Matildek West Countryn gorte alternatiboa eratu zuen. Eztebek ezin izan zuen geldiarazi, eta baroiek, batzuetan baten alde, eta beste batzuetan bestearen alde jokatzen zuten. Azkenean akordioa lortu zen, eta Eztebek Matilderen seme Henrike onartu behar izan zuen Ingalaterrako erregegai.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eztebe I.a Ingalaterrakoa |