Eskolapioen eraikina Eskolapioen ikastetxea Iruñean Calasanz Eskola | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Nafar bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°48′55″N 1°38′19″W / 42.815324°N 1.63852°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1926 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Victor Eusa |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-219 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
219 | |
Kontaktua | |
Helbidea | Calle Olite, 1 |
Webgune ofiziala | |
|
Eskolapioen eraikina edota Eskolapioen ikastetxea Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen eraikin eta ikastetxe bat da.
Iruñeko Bigarren Zabalgunean dago, Iruñeko zezen plaza eta Medialuna parkearen alboan, eta Aralar kalea, Erriberri kalea, Felipe Gorriti kalea eta Leire kalearen artean.
1926an Victor Eusa iruindar arkitektoak proiektatu eta eraiki zuen.
Eraikinaren oinplanoa simetrikoa izateaz gain erdigunean kapera bat du. Bere izkinak nabarmentzen dira, bakoitzak berezko tratamendu eta apaindurak dituelarik, honek Iruñeko Bigarren Zabalguneko oinplano ortogonal sareari dinamismoa ezartzen dio, bereziki Erriberri eta Arrieta kaleetako izkinari, hau bertikaltasunaren adibide bikaina da, gainaldean San Migel Aralarkoaren irudia duelarik. Eusaren Art Déco espresionistaren heduaroa ederki adierazten du.