Emiliano Arriaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1844ko otsailaren 4a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Zuhatzu, 1919ko abuztuaren 9a (75 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | biolin-jotzailea, musikagilea eta idazlea |
Kidetza | Sociedad Bilbaina Euzkeldun Batzokija Bilboko Elkarte Filarmonikoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Emiliano Arriaga Ribero (Bilbo, Bizkaia, 1844ko otsailaren 4a - Zuhatzu, Araba, 1919ko abuztuaren 9a) musikagilea, politikaria eta gaztelaniazko idazlea izan zen XIX. mendean. Bilboko jendartean garrantzia handia izan zuen, eta hiru alor horietan nabarmendu zen.[1][2]
Bilboko Filarmonika Elkartearen sorreran parte hartu zuen. Juan Crisostomo Arriaga musikagilearen anaiaren biloba zen, biolinista trebea izateaz gainera, musika-lan ugari sortu zituen:
Eta teoria-liburuak ere idatzi zituen (
Bilboko gaietan maisu, giro horretako literatura lanak ere idatzi zituen, erdaraz beti: Vuelos cortos, Txiplistxaplas, Revoladas, La Pastelería eleberri kostunbrista eta Lexicón Bilbaino[oh 1], Bilboko erdara nolakoa zen erakusten duen obra. 1909an, Sabin Aranak Begoña Ama Birjinari idatzitako edestiari musika jarri zion. Emiliano Arriaga izan zen bere osaba zaharraren musika lana hedatzen gehien saiatu zen pertsona. Euskal opera libreto bat ere idatzi zuen, Lekobide, Manuel Arriandiagak euskaratu zuena.[3]
Narraziogintzaren arloko bere lehenengo lan aipagarria Vuelos Cortos, intentados, emprendidos y realizados por un Chimbo (1893, 1895) da. 1894an La sardinera argitaratu zuen.[4] Gero, horra El Bilbao anecdótico; Revoladas, Lekobide, Chiplis-Chaplas (1898), euskal itsasertzeko zenbait herriren deskripzioak dakartzana. Azkenik La pastelería (1908) dugu, hiribilduko kultura-giroaren kronika dena, 2006an berrargitaratu zuen Elkarrek.[5]
Lanik ezagunena, beharbada, Vuelos cortos (Hegaldi laburrak) izenekoa du; horretan, hiribilduko ohiturak agertzeaz gain, kontakizunak bertako hizkeraz eta umoreaz blai datoz. Halaxe, Alfredo de Etxabek bibliografian aipatua den lanean dionez, egileak, “artean bizi-bizirik zen bere iraganeko Bilbo hura dakarkio irakurleari, hiriak bere-berea zuen umore ildoan, Zazpi Kaleetako hizkera erabiliz gozamen hutsa diren irudiak eskaintzeko”. Jon Jauristik ostera idazlearen ideologian xenofobiatik hurbil den halako ideologia baten zantzuak antzematen omen ditu; horrez gain, liburuak irudietarako joera duela ere badio, eta gaiak bost ataletan banatzen ditu: hiriko paisaiak, jaietakoak, lanbideak, herritar ezagunak eta bizi sozialekoak.[1]
Garai hartan sortu berria zen Euzkaldun Batzokiko burua izan zen eta Bilboko alkate-orde karguan ere jardun zuen (1880-1881)