EUDEL edo Euskadiko Udalen Elkartea, kide dituen udalen interesak beste erakunde batzuen aurrean politikoki ordezkatzen dituen elkarte bat da, 1982. urtean sortua. Ia Euskal Autonomia Erkidegoko udal guztiak kide izateaz gain, Nafarroako Foru Erkidegoko eta Trebiñuko Konderriko udalerri batzuk ere biltzen ditu bere barnean.

Elkarteak Gasteizen dauka egoitza, Manuel Iradier kaleko 7. zenbakiko 2. solairuan. Halere, bilkurak Euskal Herriko edozein tokitan egin ditzake.

Ordezkapena

Udal bakoitzak elkartearen barruan duen ordezkapena biztanle kopuruaren arabera ezartzen da:

Zuzendaritza

Ibon Uribe Elorrieta (Galdakaoko alkatea)
Ager Izagirre Loroño (Mungiako alkatea)
Josu Bergara López (Sestaoko alkatea)
Mª Carmen Urbieta González (Leioako alkatea)
Mª Natividad López de Munain Alzola (Burgeluko alkatea)
Mikel Pagola Tolosa (Urnietako alkatea)
Ane Beitia Arriola (Elgoibarko alkatea)
Aitor Aldasoro Iturbe (Beasaingo alkatea)
Mikel Torres Lorenzo (Portugaleteko alkatea)
José Javier Martínez García (Iruña Okako alkatea)
José Luis Navarro Donaire (Abadiñoko alkatea)
Borja Monje Frías (Mañuetako alkatea)

Kanpo estekak