Dyet | |||
---|---|---|---|
← Dyer - Den → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ? | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | ? ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Umm el-Qaab | ||
Familia | |||
Aita | Dyer | ||
Ama | Herneith | ||
Ezkontidea(k) | Ahaneith (en) Meritneit | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Egiptoko I. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
Dyet edo Uadye "sugea", Egiptoko I. dinastiako laugarren faraoia izan zen (K.a. 2927-K.a. 2914) (von Beckerath).
Manetonek Uenefes deitzen du eta 23 urteko erregealdia (Sexto Julio Afrikano) edo 42 urtekoa (Eusebio Zesareakoa) ematen dizkio. Eusebioren bertsio armeniarraren arabera, Vavenefisek 42 urteko erregealdia izan zuen.
Dyeten garaian, Meritneit izeneko pertsonaia bat bizi zen, Abidosko bere hilobiagatik ezaguna. Ziur asko, Merytneith Dyer faraoiaren emaztea eta Dyet eta Denen ama zen. Honela, Merytneith erregeorde izango zen Dyeten erregealdiaren lehen zatian.
Manetonek, garai horretan, gosete handi batek Egipto suntsitu zuela dio.
Egiptotik kanpora espedizioak egin zituen, eta bere igaroaren arrastoak aurkitu dira Arabiar basamortuan, Itsaso Gorrira daraman bidean.
Manetonek (Afrikarra eta Eusebioren arabera) Kokometik gertu piramide batzuk eraikitzea agindu zuela dio, Saqqararekin identifikatu den herria.
Lurperatuta dagoen tokia, Z hilobia da, Umm el-Qaabeko nekropolian, Abidosen.
Aurrekoa Dyer |
Faraoia Lehen Dinastia |
Ondorengoa Den |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dyet |