Donostiako Informatika Fakultatea | |
---|---|
Euskal Herriko Unibertsitatea | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°18′26″N 2°00′39″W / 43.307147°N 2.010719°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1976 |
Kontaktua | |
Helbidea | Manuel Lardizabal pasealekua, 1. Ibaeta, 20018 Donostia |
Webgune ofiziala | |
Donostiako Informatika Fakultatea Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen Euskal Herriko Unibertsitatearen informatika fakultate bat da, Ibaetako campusean. 1976an sortu zen, Espainiako lehen fakultateak sortu zirenean (Madrilekoa, Bartzelonakoa eta Donostiakoa).
Informatika Ingeniaritzako Gradua eskaintzen da euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez (bigarren mailako ikasgai gutietan), eta hiru espezialitaterekin: Konputagailuen Ingeniaritza, Konputazioa, eta Software Ingeniaritza.[1]
2020tik aurrera Ingeniaritzako Adimen Artifizialeko Gradua ere eskaintzen da. Eskolak hiru hizkuntzatan dira: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez (bigarren mailako ikasgai guztietan).[2][3]
2012tik master eta graduondoko hauek eskaini izan dira behin gutxienez:
Titulu horiez gain, azken hamarkadan bi doktorego-programa izan dira indarrean: Ingeniaritza Informatikoa, eta Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua.
2020an 98 ikaslek bukatu zituzten ikasketak titulua lortuta. Ikasketa honetan enplegu-tasa %96koa denez bukatu eta bi hilabetera ia denak zeuden lanean.[4][3]
1969ko martxoaren 29an Madrilen egoitza duen Informatika Institutu bat sortzen da, Hezkuntza Eta Zientzia Ministerioaren menpe. Bi urte beranduago, 1971ko ekainaren 24eko aginduz, bost mailatan egituratutako ikasketa plan bat onartzen da institutu horren eraldaketa eta egiaztapena izango zena.[6]
1971ko abuztuaren 9an Madrileko Informatika Institutuaren menpekoa den Informatika Zentro bat sortzen da Donostian, ikasketa-plan berdin-berdinarekin (Bost urtetan banatua: Aplikazio-Programatzailea,[7] Sistema-Programatzailea,[8] Aplikazio-Analista, Sistema-Analista[9] eta Sistema-Teknikaria[10]). Gaur egungo fakultatea denaren hasiera akademikoa da.[11]
1976ko martxoaren 4ko dekretutik Espainian sortzen dira lehen Informatika Fakultateak: Bartzelonakoa Universidad Politécnican, Madrilekoa Universidad Politécnican ere, eta Donostiakoa Valladolideko Unibertsitatearen menpekoa.[12]
Garai horietan hasi zen eratzen gero Euskal Herriko Unibertsitatea izango zena. Bide horretan Informatika Fakultatea Bilboko Unibertsitatean integratu zen 1977an, eta hori gero, 1980ko otsailaren 25ean, gaurko UPV/EHU bihurtu zen.
Fakultatea Donostiako Amara auzoan sortu zen, egun Hizkuntza Eskola Ofiziala dagoen edifizioan. 1984. urtean Ibaetako campusera mugitu zen.[13]
Urteetan zehar hainbatetan berriztatu da Fakultateko ikasketa-plana. Hala, 1978/79 ikasturtean, hasierako informatika-ikasketak Lizentziatura bihurtu ziren (5 urte, 2 ziklotan antolatuta), eta geroxeago, 1982/83 ikasturtean, aldaketa batzuk egin ziren ikasketa-plan horretan. 1994/95 ikasturtean, Informatikako Lizentziatura Informatika Ingeniaritza bihurtu zen estatu osoan, eta ingeniaritza hori aldaketa batzuk jasan zituen 2001/02 ikasturtean. Bestalde, 2000/01 ikasturtean, hiru urteko Informatika Sistemen Ingeniaritza Teknikoa abiatu zen. Azkenik, Espainia osoan egin zen ikasketa-planen erreforma orokorra dela eta (Bologna plana), aurreko ibilbidea bukatutzat eman zen 2010/11 ikasturtean; hortik aurrera, eskaintza Informatika Ingeniaritzako Graduan kontzentratu da: 240 kreditu eta hiru espezialitate, 4 urtetan banatuta.
Graduondoko prestakuntza ere eboluzionatu da, lehengo doktorego-ikastaroetatik gaurko master-ikastaroetara. Lehen esperientzia Máster en Ciencia y Tecnología de Computadores izan zen, 1991-93 urteetan eskaini baitzen. 2013/14 ikasturtean eskaintza zabalagoa da: Ingeniería de Sistemas Empotrados eta Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua (2007/08 ikasturtetik), Sistemas Informáticos Avanzados, Ingeniería Computacional y Sistemas Inteligentes, eta Tecnología de Apoyo a la Autonomía Personal (2009/10 ikasturtetik aurrera), eta Computación de Altas Prestaciones. Eta 2014/15 ikasturterako aurreikusita daude Informatika Ingeniaritzako Master profesionala, eta Language and Communication Technologies "Erasmus Mundus" Masterra.
2017-2018 ikasturtean informatika-ikasketa ofizialen 40. urteurrena ospatzen zen estatu mailan. Hasieran hiru fakultate baino ez ziren (Donostia, Bartzelona eta Madrid), 2017an 60 baino gehiago.Tarte hartan 4000 informatikari atera ziren Donostiako fakultatetik, eta horietarik gutxienez mila izan ziren euskaraz ikasi zutenak, neurri handi batean informatikaren mundua euskaldundu zutenak. Fakultatearen 40 urteurreneko ospakizunetan, besteak beste. ekitaldi hauek antolatu ziren:[14]
Urtea | Dekanoa | Unibertsitatea | Ikasketa-plana |
1971 | Josep Miró Nicolau | Madrileko Informatika Institutua | Informatika zentroko ikasketak |
1976 | Valladolideko Unibertsitatea | ||
1977 | Bilboko Unibertsitatea | ||
1978 | Luis Gurruchaga | Informatika Lizentziatura | |
1980 | UPV/EHU | ||
1982 | Egokitzapenak lizentziaturan | ||
1983 | Javier Torrealdea Folgado | ||
1984 | Josu Aranberri Miranda[13] | ||
1985 | Javier Torrealdea Folgado | ||
1992 | Julio Abascal Gonzalez | ||
1994 | Informatika Ingeniaritza | ||
1996 | Iñaki Morlán Santa Catalina | ||
2000 | + Informatika Sistemen Ingeniaritza Teknikoa | ||
2003 | Julián Gutiérrez Serrano | ||
2008 | Clemente Rodríguez Lafuente | ||
2008 | Arantza Illarramendi Etxabe | ||
2010 | Informatika Ingeniaritzako Gradua (Bologna) | ||
2011 | Agustin Arruabarrena Frutos | ||
2014 | Kepa Sarasola Gabiola | ||
2017 | Alexander Mendiburu Alberro | ||
2020 | Adimen artifiziala gradua ere ematen hasten da |
Hainbat urtetako jardunak heldutasuna ekarri zion ikerketa-arloari. Horrela, Informatika Fakultatea sortu eta hamar urtera doktoreak bost baino ez baziren ere, 2012an 100 irakasletatik ia gehienak doktoreak ziren (%85 baino gehiago). Horren ondorioak dira 2006 urtetik urtero 14-20 doktorego-tesi berri defendatu izan direla, ikerketa taldeak eta spin-off enpresak sortu direla eta asmatutako produktu informatikoak erregistratu direla.
Hogei bat ikerketa-talde sortu dira urteetan zehar Informatika Fakultatearen inguruan:[18]
2020an 17 ikerketa-taldetan, 95 ikerketa-proiektu lantzen ziren, horietako ikertzaile nagusiak 39 zirela. 2020an 2,2 milioi euro mugitu zen proiektu horietan, 149 argitalpen zientifiko idatzi ziren eta 14 doktorego-tesi aurkeztu ziren.[4]
Hogei produktu baino gehiago erregistratu dituzte fakultateko ikerketa taldeek, besteak beste hauek:
Hainbat spin-off enpresa sortu izan dira informatika bukatu duten ikasleekin. Adibidez hauek:
Informatika Ingeniaritzako Graduko ikasgaietan arloko gai orokorrak jasotzen dira lehenengo bi urtetan:
Konputagailuen Teknologiaren Oinarriak (eta transistoreak) | Sistema Digitalak Diseinatzeko Oinarriak | Oinarrizko Programazioa | Analisi Matematikoa | Matematika Diskretua |
Konputagailuen Egitura | Programazio Modularra eta Objektu Orientazioa | Programazioaren Metodologia | Kalkulua | Aljebra |
Konputagailuen Arkitektura | Datu-egiturak eta Algoritmoak | Lengoaiak, Konputazioa eta Sistema Adimendunak | Ekonomia eta Enpresen Administrazioa | Estatistika Metodoak ingeniaritzan |
Sistema Eragileen Oinarriak | Konputagailu Sareen oinarriak | Datu-baseak | Software Ingeniaritza | Ikerkuntza Operatiboa |
Sare Zerbitzuak eta Aplikazioak | Proiektuen Kudeaketa |
Gero hiru espezialitatetan sakonago aztertzen dira gai hauek: Konputagailuen Ingeniaritza, Konputazioa, eta Software Ingeniaritza.
Errendimendu Handiko Prozesadoreak | Sistema Eragileak | Sistemen eta Sareen Administrazioa | Sistema Digitalen Diseinua eta Eraikuntza |
Konputazio Paraleloko Sistemak | Sistema Informatikoen Errendimenduaren Ebaluazioa | Sare Teknologiak eta Azpiegiturak | Sistema Txertatuen Diseinua |
Datu Meatzaritza | Zientziarako Konputazioa | Konputazio Eredu Abstraktuak | Konputagailu bidezko Grafikoak |
Algoritmoen Diseinua | Adimen Artifiziala | Konpilazioa | Bistaratzea eta Ingurune Birtualak |
Software Ingeniaritza aurreratua | Datu-baseen Diseinua | Web Sistemak | Pertsonen eta Konputagailuen arteko Elkarrekintza |
Softwarearen Kalitatea | Softwarearen Garapen Industriala | Informazioaren Kudeaketa Aurreratua | Softwarea Garatzeko Tresna Aurreratuak |
2020tik aurrera Ingeniaritzako Adimen Artifizialeko Gradua ere eskaintzen da. Eta kasu honetan ikasgaietan gertuago daude Adimen artifiizialetik.
Informatika fakultatea bere alorreko ikasketak euskaraz eskaintzen aitzindaria izan da, lan ugari egin dituzte hainbat irakaslek Fakultatean bertan eta Udako Euskal Unibertsitateko Informatika Sailean.[43][44]
Fakultateko hasierako urratsak 1984/85 ikasturtean eman ziren, lehen aldiz eskaini baitziren urte horretan bi ikasgai euskaraz, lehen mailan. Eskaintza etengabe joan zen zabaltzen eta 1992/93 ikasturtean, lehen hiru urteko ikasgai guztiak euskaraz eskaini ziren jadanik, Informatikako Lizentziaturaren azken urte hartan. Hori baino lehen, 1988/89 ikasturtetik aurrera hautazko bi ikasgai ere hasi ziren eskaintzen euskara zientifiko/teknikoa lantzeko: Euskara Tekniko I eta II (Antton Gurrutxaga).
1998/99 ikasturtean, ingeniarien lehen promozioak bukatu zuen urtean, derrigorrezko 244 kredituak (31 ikasgai eta KAP) eta hautazko 39 kreditu (6 ikasgai) eskaini ziren euskaraz. Ingeniaritza Teknikoan ere derrigorrezko kreditu guztiak eta hautazko hainbat kreditu eskaini ziren euskaraz hasieratik.[45]
2013an Informatika Ingeniaritzako Graduan derrigorrezko ikasgai guztiak (Gradu Amaierako Proiektua barne) eta gutxienez Gradua osatzeko behar diren hautazko kredituak euskaraz eskaintzen dira. Fakultateko irakasleen % 60a baino gehiago euskalduna da, eta ikasleen erdiak euskaraz ikasten du. Zuzendaritza eta administrazioa ere bi hizkuntzetan aritzen da.
Graduaz gaindi, euskarak presentzia handia du ikerketa taldeetan ere. Zehazki, IXA taldeak hizkuntzen prozesamendu informatikoa ikertzen du, non euskara helburu nagusia den. Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra (HAP), IXA taldearen eskutik, euskaraz eskaintzen da.[46]
2016an Bikain Ziurtagiria jaso zuen Informatika Fakultateak, enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala da hori.[47] Unibertsitatean ziurtagiri hori lortu zuen lehen fakultatea izan zen EHUko Informatika Fakultatea.[48]
1984/85 ikasturtean informatikako ikasketak euskaraz eskaintzen hasi zirenean ez zegoen euskarazko libururik, ez laborategiko eskulibururik, irakasleen apunteak baino ez. Ez zegoen arloko hiztegi finkatu bat: berezko terminologia proposatu, erabili eta hedatu behar zen. Baina gogoa eta gustua zegoen sasien gainetik ibiltzeko. 40 urte geroago bestelakoa zen egoera, oso bestelakoa. Ziztuan aldatzen den eremua da Informatika, eta ingelesa hizkuntza nagusia da, nondik sortzen, zabaltzen eta desagertzen baitira, abiadura larriz, termino, kontzeptu, tresna guztiak. Dena den, urte horietan hainbat eta hainbat liburutan plazaratu zen irakasleok euskaraz garatutako irakaskuntza- eta ikerkuntza-lana (aipatu gabe beste formatu batzuk: tesiak, webeko ikastaroak, apunteak, gardenkiak, ariketak, aplikazioen eskuliburuak...). Liburu horien erreferentziak bildu zituen Agustin Arruabarrena dekano ohiak 2016an katalogotxo batean, zaharrenak (zaharkituta zeudenak) eta berrienak, oraindik bero-bero zeudenak.[49][50]