Deustuko Doneperiaga | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Deustu |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′20″N 2°56′45″W / 43.27222°N 2.94583°W |
Azalera | 1,89 km² |
Demografia | |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km² |
Deustuko Doneperiaga Bilboko auzo bat da.
Bilboko lehen barrutian kokatuta dago. Deustuko Doneperiagak izena ematen dio barrutiari, izan ere, antzinako Deustuko elizatearen erdigunea zen, Done Petri elizaren inguruan. Elizatearen mugak gaur egun Deustuko barrutiak dituen berak ziren. Auzoko eraikinik garrantzitsuenen artean Bidarte jauregia eta Deustuko Unibertsitatea daude.
Auzoak 22.625 biztanle dauzka eta 188,94 hektareako azalera. Guztira 120 biztanle bizi dira hektareako. Datozen urteetan Zorrotzaurre auzo berria eraikiko da auzoaren Erribera gunean, guztira 5.300 etxebizitza. Zorrotzaurreko proiektua gauzatzeko, Deustuko kanala deusezturik, Zorrotzaurre uharte bihurtuko da.
Bilboko metroaren Deustuko geltokia Agirre Lehendakariaren etorbidean kokatzen da.
Bilbobusen 10, 13, 18 eta 71. lineek auzoa zeharkatzen dute. Linea horiek auzoa hiriko ekialde, mendebalde eta hegoaldeko auzo ia guztiekin elkartzen dute.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
Bilboko auzoak | ||
---|---|---|
Abando • Abusu • Altamira • Ametzola • Arabella • Arangoiti • Atxuri • Basurtu • Begoña • Bilbo Zaharra • Bolueta • Buia • Deustuko Doneperiaga • Elorrieta • Errekaldeberri • Gazteleku • Ibarrekolanda • Indautxu • Iralabarri • Iturrialde • Iturrigorri • Kastrexana • Larraskitu • Lorategi-hiria • Masustegi • Matiko • Miribilla • Olabeaga • Otxarkoaga • San Adrian • San Frantzisko • San Ignazio • Santa Ana • Santutxu • Solokoetxe • Txurdinaga • Uretamendi • Uribarri • Zabala • Zazpikaleak • Zorrotza • Zurbaran |