C. P. Snow | |||
---|---|---|---|
1964ko urriaren 29a - 1980ko uztailaren 1a | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Leicester, 1905eko urriaren 15a | ||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||
Heriotza | Londres, 1980ko uztailaren 1a (74 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Pamela Hansford Johnson (en) (1950eko uztailaren 14a - | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Christ's College (en) : fisika Londresko Unibertsitatea University of Leicester (en) : kimika Alderman Newton's School (en) | ||
Hezkuntza-maila | Artean graduatua Zientzietako Masterra Doktoretza | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | fisikaria, idazlea, politikaria, literatura-kritikaria eta eleberrigilea | ||
Enplegatzailea(k) | Wesleyar Unibertsitatea | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Errege Literatura Elkartea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Alderdi Laborista | ||
Charles Percy Snow, Snow baroia (Leicester, 1905eko urriaren 15a - Londres, 1980ko uztailaren 1a) ingeles eleberrigile eta kimikaria izan zen.
Fisika ikasi zuen Cambridgeko Unibertsitatean. Hainbat funtzionario-lanpostutan lan egin zuen. 1957an Snow Baroia izendatu zuten eta Lorden Ganberako kide izan zen.
1932an argitaratu zuen lehen eleberria. Bere lanik ezagunena Strangers and Brothers eleberri saila da. Lanak intelektualak deskribatzen ditu aro modernoko postu akademiko eta gobernukoetan.
1959an eman zuen The Two Cultures hitzaldian gizarte modernoan zientzia eta humanitateen arteko komunikazio falta deitoratu zuen eta, aldi berean, humanitateen edo literatoen aldetik progreso zientifiko eta industriala ignoratu zela aditzera eman zuen. Salaketa horri F.R. Leavis literatur kritikariak erantzun zion eta sona handia hartu zuen “Bi kulturen eztabaida” edo “Leavis-Snow ika-mika” bezala ezagutu zena etorri zen[1].