![](https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/05/Match_Alg%C3%A9rie_vs_Belgique%2C_Coupe_du_Monde_2014%2C_Br%C3%A9sil_%28cropped%29.jpg/300px-Match_Alg%C3%A9rie_vs_Belgique%2C_Coupe_du_Monde_2014%2C_Br%C3%A9sil_%28cropped%29.jpg)
Belgikako futbol selekzio nazionala kirol haren arloan herrialde hartako ordezkaria da. 1904an lehenengo aldiz jokatu zuten, Frantziaren aurka eta irabazitako txapelketa bakarra mende hasiera hartakoa du, Anberesen izan zen 1920ko Udako Olinpiar Jokoetako futbol txapelketa hain zuzen ere.
Historia
1980ko Europako Futbol Txapelketan finalera iritsi eta txapeldunordeak izan ziren belgikarrak, Alemaniako Errepublika Federalak 2-1 irabazi baitzien Erromako finalean. Bestela, 1986ko Munduko Futbol Txapelketan laugarren postua lortu zuen selekzioak, Frantziarekin 4-2 galdu ostean.
Azkenik, 2018ko Munduko Txapelketan hirugarrena gelditu zen, Ingalaterra 2-0 gainditu eta gero, eta horixe izan da inoizko parte-hartzerik hoberena.
Jokalari aipagarrienak
Romelu Lukaku da golegile nagusia.2022ko ekainaren 14an eguneratua.
Parte hartzeak
Goleatzaileak