Behatz lodi
Xehetasunak
Honen parteOina
Identifikadoreak
Latinezdigitus primus
TAA01.1.00.058
FMA25047
Terminologia anatomikoa

Behatz lodia edo potoloa (latinez: hallux) gizakien oinetako barneren dagoen behatza da, denen artea lodiena eta gehiengoarengan handiena. Oineko erpuruaren baliokidea-edo da. I behatza da. Behatz lodia garrantzitsuena da oinez egiterakoan indar kontuan, behatz txikia oreka mantentzeko garrantzitsuena den bitartean.

Oin anisodaktilo edo heterodaktiloa duten hegaztiek, hallux behatza aurkakoa edo atzera begira dago, heltzeko eta pausatzeko erabilia.

Arazoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behatz lodiaren ohiko gaixotasuna hallux valgus ('tipula' edo 'juanikotea') izaten da. Behatzaren desbideratze bat da, erdi lerrotik kanpo, konkortxo bat ere agertzen delarik metatartso-falangiar artikulazioan, exostosi izena hartzen duena. Oro har, nerabeetan agertzen da, sarriago emakumeetan, eta, oso ohikoa da familiako beste pertsona batzuk deformazio hau aurretik jasan izana.

Behatz lodian gertatzen dira sarrien hezueri erasoak eta azazkal inkarnatuak (erpurukoak).

Gizakien oinak, behatz lodiaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behatz lodiaren arabera, hiru oin mota bereiz daitezke gizakietan:

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]